2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

DBH 2: UDALETXERA / 2º ESO: Visita al Ayuntamiento

Abenduare 1ean eta 4an DBHko 2. mailako ikasleak udaletxera joan ziren hiriko etxea barrutik ezagutzera. 



El 1 y 4 de diciembre el alumnado de 2º ESO ha realizado una salida para conocer el Ayuntamiento de Bilbao por dentro.

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

Berbagunea

Gaur goizean, Batx 2.mailako ikasleak Azkuna Zentrora joan dira, VI. Berbagune ekitaldira. Ea  gazteen artean Euskaraz berbetan ausartzen diren.

Guztiak poz pozik, bat agurtu bestea ere, euren lagunak bertan ikusteko aukera izan dutelako.

Hala ere zelan kostatzen zaien  batzuei gure hizkuntza maitatuan mintzatzea. Pausoz pauso lortuko dugu! 



2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

52. DURANGOKO AZOKAN / En la 52 Feria de Durango

Urtero lez,  1. Batxilergoko ikasleak Durangoko Azokan izan dira. Goizean zehar Azokan liburuak eta diskoak erosi ostean  Ahotsenean egon dira zuzeneko abeslariak entzuten. Goiz interesgarria Durangokoa! 


Al igual que en años anteriores, l@s alumn@s de 1º de Bachiller  han estado en la Feria del Libro de Durango. Después de comprar  libros y discos han ido al espacio llamado Ahotsenea  a escuchar música en directo. ¡Muy interesante lo vivido en Durango!

DURANGARESTI

Aurten ere,  Durangaresti  ospatu dugu Institutuan. Euskara orduan talde  guztiak izan dira liburutegian urteko nobedadeak ikusten. Azken eleberrien berri  izan  ondoren irakasleak eskatutako fitxa bete behar izan dute ikasleek.


Un año más que celebramos Durangaresti en el Instituto. En la hora de Euskara han pasado todos los cursos por la biblioteca. Han tenido información de las últimas novedades y l@s alumn@s han rellenado la ficha del libro correspondiente.

2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu igande honetan Euskal Herri osoan. Euskararen erabilera sustatzeko eta eragile ezberdinen arteko lankidetza bultzatzeko ekitaldi asko izango ditugu.

Euskara etengabe balioetsi eta babestu behar da, euskal herritar guztiok salbuespenik gabe partekatzen dugun balio handiko ondarea delako, gure kultura-bereizgarri nagusia delako.


2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

ELEANITZAKO IKASLEAK ALEMANIAN / Alumnado de trilingüe en Alemania

Batxilergo 1. mailako ikasle batzuk (eleanitzekoak) Münster-era joan dira elkartruke bat egitera.
Azaroaren 24tik abenduaren 1era arte Gabriel Arestiko 1. batxilergoko ikasle batzuk Münsterren (Alemanian) joan dira elkartruke baten parte hartzen. Hango familietan bizi izango dira, institutu alemanaren klaseetara joango dira eta bisita kulturalak egingo dituzte. Esperientzia paregabekoa!





Un grupo de alumn@s de 1º de bachillerato del instituto Gabriel Aresti ha viajado a Münster (Alemania), donde permanecerá del 24 de noviembre al 1 de diciembre para participar en un intercambio. Están conviviendo con familias de allí, acuden a clases y están realizado visitas culturales. ¡Experiencia incomparable la que están disfrutando!

2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIRA / A la biblioteca de Otxarkoaga

Aste honetan DBHko 3. mailako ikasleak Otxarkoagako Liburutegira joan dira, irakurlearen karneta ateratzera eta ezagutzera.
Hemendik aurrera aukera izango dute haiek hortik pasatzeko eta liburuak, pelikulak eta musikarekin disfrutatzeko.



Esta semana los alumn@s de 3. curso de la ESO han pasado por la Biblioteca de Otxarkoaga para sacar el carnet de lector/a y para conocer su funcionamiento. 
A partir de ahora podrán acudir ell@s mismos y disfrutar de los libros, música y películas.

2017(e)ko azaroaren 25(a), larunbata

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ / No a la violencia contra las mujeres

Gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko nazioarteko eguna da.

Hoy, 25 de noviembre, es el Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres.

2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

DBH 4: ZIENTZIAREN ASTEAN / 4º ESO: En la semana de la Ciencia

UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVII. Astea, Zientzia Astea, azaroaren 8tik 12ra bitartean egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan, 4. DBH ikasleen moduko jarduera ludiko eta pedagogikoez betetako egitarau batekin. Jarduera horien guztien helburua da euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea eta zientzia entzutera, dastatzera, aztertzera, usaintzera, ukitzera eta sentitzera gonbidatzea. Gure 4. DBH-ko fisika eta kimikako ikasleak azaroaren 8an parte hartu zuten hainbat ekitaldietan, eta gustora pasatu zuten arratsaldea.


2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

UNITOUR 2017-2018

Azaroaren 8an, Euskalduna jauregian, UNITOUR 2017-18, unibertsitateen azoka, egongo da. 

Estatuko 40 unibertsitate publiko eta pribatuk beraien txokoa izango dute. Unibertsitate bakoitzak bere ikasketen berri emango die euren Gradu edo Unibertsitateei buruz: sarbide probak, bekak, ikasketa planak, nazioarteko akordioak, praktikaldiak... 

Ordutegia: 9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara




El día 8 de noviembre, miércoles, en el Palacio Euskalduna tendrá lugar la feria de orientación universitaria, UNITOUR 2017-18

A este encuentro al que asistirán cerca de 40 universidades públicas y privadas, se orientará sobre todo lo que a los asistentes les interese de cada Grado o Universidad. Les darán información de pruebas de acceso, becas, planes de estudios, acuerdos internacionales, bolsa de prácticas...

Horario: de 9:30 a 14:00 y de 15:30 a 18:00

2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

THE HOMELESS FILM FESTIVAL / Festival de cine y teatro "The Homeless film Festival"

Gaur Bilboko Bizkaia aretoan egon gara The Homeless Film Festival Zinema eta antzerki zinemaldiarekin... Gure ikasleek ikusentzunezkoen laburmetraien lehiaketan parte hartu dute, eta horietako bat saritua izan da.







Hoy hemos estado en Bizkaia aretoa de Bilbao para celebrar el Festival de Cine y teatro social The Homeless Film Festival 2017. Nuestr@s alumn@s han participado en la elaboración de los cortometrajes, y uno de ellos ha sido premiado.


2017(e)ko urriaren 25(a), asteazkena

GABRIEL ARESTIREN EGUNA / Día de Gabriel Aresti

Aurten ere Gabriel Aresti jaio zen eguna ospatu dugu ikastetxean. Horretarako gure ikasle irakurle trebeak eta musikariak ere itzelezko ekitaldia eman ziguten.
Bertan parte hartu zuten guztiei eskerrak , bai ikasle zein irakasleri.





Este año, de nuevo, hemos celebrado el nacimiento de Gabriel Aresti. Para llevar a cabo este homenaje hemos contado con un grupo de alumn@s lectores y músicos que nos han ofrecido una actuación increíble.
Gracias a tod@s los que habéis participado en el acto, tanto alumn@s como profesor@s.

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

2018ko UDAKO ATZERRIKO BEKEN DEIALDIA / Convocatoria de becas en el extranjero. Verano 2018

Hezkuntza Sailak 533 plazatarako deialdia egin du Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian hiru asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2018ko udan zehar, DBH 3. eta 4., eta Batxilergoko ikasleentzat. 

Eskabideak aurkezteko epea: urriaren 24tik  azaroaren 23ra

Interesatuok  Hezkuntza Saileko webgunean begiratu.


El Departamento de Educación convoca 533 plazas para la estancia de tres semanas y realización de cursos de idiomas en Reino Unido, Irlanda, Francia y Alemania durante el verano de 2018. Los cursos, de inglés, francés o alemán, están dirigidos al alumnado de Bachillerato y de 3º y 4º de ESO.

Entrega de solicitudes, del 24 de octubre al 23 de noviembre.

Los interesados y las interesadas podéis consultarlo en la web del departamento

2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

GURASOEKIN BATZARRA / Reunión con padres/madres

Urriaren 18an, asteazkena, gurasoen batzarrak tutoreekin egongo dira.
Batzarraren gai-zerrenda ondoko hau izango da:
  • Ikastetxearen Webgunea,  faltak eta notak kudeatzeko INIKA programa
  • 2017-2018 ikasturteko informazioa: egutegia, ordutegia, araudia, irteerak, azterketak, materialak…

DBHko bilerak 18:00etan eta Batxilergoko bilerak 19:00etan






El 18 de octubre, miércoles, tendrá lugar la reunión anual de los padres/madres con los tutores/as de cada curso.

Los temas a tratar en la reunión serán los siguientes:

  • Página web del centro y programa de gestión de notas y faltas INIKA
  • Información sobre el curso 2017-2018: calendario, horario, normativa, salidas, exámenes, materiales…

Reuniones de ESO a las 18:00 y reuniones de Bachillerato a las 19:00

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

DBH 4: MINERAL ETA FOSILEN NAZIOARTEKO ERAKUSKETARA / 4º ESO: Visita a la exposición internacional de minerales y fósiles

Joan den asteko ostiralean, urriak 6an, DBH 4ko ikasleak Bilbao Exhibition Centre-ra joan ziren, Biologia-Geologia mintegiak antolatutako irteera batean. Bertan, Fosminer izeneko erakusketa ezaguna ikusteko aukera izan zuten.
Argibide gehiago hemen





El viernes de la semana pasada, día 6 de octubre, l@s alumn@s de 4 de ESO fueron a visitar el Bilbao Exhibition Centre, en una salida organizada por el seminario de Biología-Geología. Una vez allí, tuvieron la oportunidad de disfrutar de la conocida exposición Fosminer.
Más información aquí

2017(e)ko irailaren 18(a), astelehena

BEKAK 2017-2018 / Becas 2017-2018

Unibestsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia 

Epea: 20017ko irailaren 18tik urriaren 18ra arte, biak barne
Egin klik hemen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko informazio guztia eskuratzeko.


Becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios

Plazo: desde el 18 de septiembre hasta el 18 de octubre del 2017, ambos inclusive
Haz clic aquí para obtener toda la información del Departamento de Educación del Gobierno Vasco

2017(e)ko uztailaren 4(a), asteartea

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA / Recital de fin de curso

Aurten ikasturteari amaiera emateko, Jorgek, musika-irakasleak, musika emanaldia antolatu du Sofia Perez abeslariarekin batera. Ekitaldian egon dira Sofia Perez ahotsa, Jorge Arias perkusioarekin,  Luis Ibiruku biolinarekin, Miguel N´Dong pianoarekin   eta Belen Fernandez txeloarekin .
Emanaldi zirraragarria izan da eta DBHko ikasleek aukera izan dute kantaldi zoragarria entzuteko aukera. Sofiaren ahots bikaina  ere aipagarria da, etorkizunean espero dugu talderen batean ikustea. Zorionak guztioi!



Recital de fin de curso

Para acabar el curso el profesor de música Jorge Arias ha organizado un concierto junto a la alumna Sofia Perez. En dicho evento han participado Sofía Pérez, voz; Joge Sanz, a la percusión; Luis Ibiruko, al violín; Miguel N´Dong,  al piano y Belén Fernández, al chelo.

Interesante concierto que han disfrutado los presentes. Es de resaltar la voz de Sofia y esperamos verla en un grupo musical en breve. Zorionak!

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

KLASIKOEN IRAKURKETA / Lectura de los clásicos

BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dute hamargarrenez, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan. 

Aurten, estereotipoetatik ihesi, gaur egunera etorrita eta euskal literaturan emakumezkoen protagonismoa aldarrikatuz, Itxaro Bordaren %100 Basque irakurri da.

Garrantzi handikoa, dudarik gabe, ekainaren 8an egin dugun irakurketa-jaia, beti bezala, Arriaga antzokian. Hamabi ordu, 400 irakurle, 50 eragile sozialak… irakurle eta entzule egon dira literatura eta euskara batzen duen jai honetan.

Gure ikastetxeak beti bezala parte hartu du ekitaldi honetan. Idazlea ere bertan egon da, beraz, berarekin egoteko aukera izan dugu.


Honelako ekitaldiak behar beharrezkoak ikusten ditugu Euskara bultzatzeko gure hiri honetan.



Argazki gehiago / Más fotos

L@s alumn@s y profesor@s de BILBO ZAHARRA euskaltegia han organizado por décima vez el evento “Lectura ininterrumpida de clásicos” para final de curso, y dentro de la celebración de la “fiesta del alumnado. 

Este año, hemos querido huir de los estereotipos, viniendo al presente y reivindicado el protagonismo de la mujer en la literatura vasca, con el libro de Itxaro Borda "%100 Basque".

Gran importancia, sin duda, la de la lectura-fiesta que se ha llevado a cabo el 8 de junio, como siempre en el teatro Arriaga. Doce horas, 400 lectores, 50 promotores sociales… tanto lectores como oyentes, asistentes a esta fiesta que une la literatura y el euskera.

Nuestro instituto, como todos los años, ha participado en este acto. La escritoria también ha estado, por tanto hemos tenido la oportunidad de estar con ella.

2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

DBH 3: KONTSUMO GELARA / 3º ESO: Aula de consumo

Gaur, ekainak 7an, DBH 3ko ikasleak (frantseseko taldea) Bilboko kontsumo gelara joan dira, Biologia-Geologia mintegiak antolatutako irteera batean. Bertan, ikasleek “dieta orekatua: elikagaien gurpila” izeneko tailerrean lan egin dute.
Argibide gehiago hemen:

Hoy miércoles, día 7 de junio, l@s alumn@s de 3 de DBH (grupo de francés) han ido a visitar el aula de consumo de Bilbao, en una salida organizada por el seminario de Biología-Geología. Una vez allí, l@s alumn@s han trabajado en el taller denominado “dieta equilibrada: la rueda de los alimentos”.
Más información aquí:

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

DBH 1B: ARRAUNKETA EGITEN / 1º B ESO: Haciendo remo

Euskara Batzordeak sustaturik, Termometro kanpaina abian jarri genuen euskararen erabilera indartzeko asmotan. Hori dela eta, DBH 1B klasea izan zen irabazlea, hau da, euskaraz gehien mintzo izan zen klasea.

Txapeldunek sari gisa arraunketa saio ezin hobea izan zuten ekainaren 2an, Bilboko itsasadarrean. Hementxe dituzue jarduera horren argazki batzuk.



Promovido por Euskara Batzordea, como todos los años, se ha llevado a cabo la campaña "Termómetro"  con el objetivo de reforzar el uso del euskera. El diagnóstico determinó que la clase que más ha utilizado el euskera fue 1º B.
Como premio, el pasado viernes 2 de junio pudieron disfrutar una jornada de remo en la ría de Bilbao. 
Aquí tenéis algunas fotos de la actividad.

2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

ADOPTATU MUSIKARI BAT / Adopta un músico/a

BBK eta BOSen arteko elkarlanak "Adoptatu musikari bat" aukera eman diete hezkuntza zentroei. Gabriel DBH 2. mailako ikasleak proiektu honetan murgilduta egon dira. Jarduera honen bitartez, esku hartzen duten ikasleek BOSeko musikari ‘adoptatu’ batekin lan egindute hiruhilabeteko epean. Aste horietan, aurrez aukeraturiko obra baten gainean ari dira lanean. Edizio honetan,"Heroika" Beethovenen 3. sinfonia aukeratu dute.
Ikasleen eta musikarien arteko lankidetza honen emaitza: BBK Salan kontzertu bat egin zuten. 
Lau institutuen elkarlana aurkeztu dute.


Argazki gehiago / Más fotos

La colaboración entre BBK y la BOS ofrece a los centros educativos la posibilidad de "Adoptar un músico". Esta iniciativa promueve la colaboración entre los alumnos participantes y un músico de la BOS ‘adoptado’, que trabajan juntos durante tres meses en un proceso de creación e interpretación de una obra escogida. 
El alumnado de 2º ESO ha participado en este proyecto. En esta edición la obra elegida ha sido la 3ª sinfonía de Beethoven "Heroica".
El resultado de esta colaboración se ha materializado en  un concierto que se celebró en la Sala BBK, con la presencia de todos los participantes en esta experiencia, sus familiares y el público que quiso acceder a la sala.
Uno de los objetivos compartidos por BOS y BBK a la hora de impulsar esta iniciativa educativa ha sido, en especial, promocionar la formación musical de las y los jóvenes escolares y de sus familias.

2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

MIKOLETA SARIA / Premio Mikoleta

Aurten ere Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Lehiaketan, saritua izan da Gabriel Aresti BHIko, DBH 2.mailako ikaslea Oier Ortega.
XXIX.edizioan, 2017an, urtero bezala gure ikastetxeko ikasle guztiek ipuina idatzi dute eta horietatik, hauxe izan da Akzesit saria jaso duena.

Gaur, maiatzaren 31a, Udaletxeko Arabiar Aretoan sari banaketa izan da.

Zorionak ikasle eta irakasleei ere parte hartzeagatik baita posible egiteagatik ere.

Argazki gehiago / Más fotos

Un año más, el instituto Gabriel Aresti ha sido premiado en el Concurso de Cuentos Escolar Rafael Mikoleta.

En esta XXIX edición, todo el alumnado del centro ha escrito un cuento y, entre todos ellos, el del alumno Oier Ortega ha sido el que ha recibido el accesit.

Felicidades a tod@s l@s  alumn@s y profesor@s por participar y por hacerlo posible.

Hoy, día 31 de mayo ha tenido lugar la entrega de premios en el Salón Arabe del Ayuntamiento de Bilbao.

2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

HATS BIZIGARRIA-IRAKURKETA PROIEKTUA / "Aliento experimentable" para el proyecto de lectura

Aurten ere DBH 3. mailako ikasle eta irakasleek irakurketa proiektuan hartu dute parte. Proiektuaren helburua irakurmenaz gozatzea da, besteak beste.

Irakurmen saio batzuen aurretik erlaxazio eta arnasketa landu dute ikasle eta irakasleek Idoia Alberdi irakaslearen laguntzaz.Horretarako Alemaniatik datorren "hats bizigarria" izeneko arnasketa terapia landu dute. Norberaren gorputza eta arnasa beste era batean ezagutu eta gozatu, lasaitzeko eta konzentratzeko ariketatxoak ikasi eta  bikoteka ere proposamenak landu dituzte, bertan errespetuz elkar komunikatzen aritu direlarik.

Ikasleen balorazioa oso positiboa izan da eta eskolan horrelako saio gehiagoren beharra dagoela azpimarratu dute. 

Argazki gehiago / Más fotos


Un año mas los alumnos y alumnas de tercero de la E.S.O y algunos profesores han participado en el proyecto de lectura. Uno de los objetivos principales de este proyecto es fomentar la lectura como medio de disfrute.

En algunas sesiones y antes de iniciar la lectura, los alumnos y profesores han tenido la oportunidad de probar algunas sesiones de relajación y respiración impartidas por la profesora Idoia Alberdi. Para ello han trabajado la técnica respiratoria proveniente de Alemania que se llama "Aliento experimentable". En este país ya ha habido experiencias con esta técnica en escuelas de primaria y secundaria. 

Disfrutar y conocer el propio cuerpo y la propia respiración, mejorar la concentración, trabajar en parejas...han sido algunas de las actividades propuestas. Los alumnos han valorado muy positivamente la experiencia y señalan que debería haber mas propuestas de este tipo en la escuela. 

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA

Gaur, Maiatzak 17, Homofobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, gure Berdintasun Busa atera dugu eta bai irakasleak bai ikasleok montatu gara horretan. Polita eta dibertigarria izan da egin dugun Photocall-a

JARRERA HOMOFOBIKORIK EZ GURE INSTITUTUAN!!!



2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Aurten ere Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, hiriko LH eta DBHko ikasleei zuzendutako Rafael Mikoleta idazketa sarien XXIX. edizioa antolatu du. Honetan, gure institutuko ikasle bat izan dira saritua. 
Zorionak!




El Departamento de Euskara y Educación del Ayuntamiento de Bilbao, ha llevado a cabo la XXIXª edición del concurso literario Rafael Mikoleta. En ésta han sido galardonado un alumno del instituto. ¡Felicidades!

2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

DBH 2: BOS-en ENTSEGU OROKORRA IKUSTERA / 2º ESO: Viendo el ensayo general de la BOS

DBH 2. mailako ikasleak Euskalduna Jauregira, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entsegua ikustera joan dira. 
Instalazioetatik bisita gidatuaren ostean, orkestraren entseguaz ere gozatu dute.




El alumnado de 2º ESO ha ido al Palacio Euskalduna a ver el ensayo de la BOS (Bilbao Orkestra Sinfonikoa).
Una vez allí han podido realizar una visita guiada por las distintas dependencias del edificio, y a continuación han disfrutado del ensayo de la orquesta.




2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

DBH 4. MAILAKO IKASBIDAIA 2017

Aurten ere, 4. mailako ikasleak Tarragona aldera joan gara apirilaren 4tik 7ra. Lehenengo egunean Tarragona bisitatu genuen, hau da, erromatarren Tarraco. Han anfiteatroa eta harresia ikusi genuen. Gauean gaupasa egin genuen eta zarata asko sortzeagatik irakasleek bronka bota ziguten.
Bigarrenean, denok oso nekatuta geundela Paintball egin behar izan genuen baina oso ondo egon zen. Bertoko animali batzuk ikusi genituen eta jan ostean itsasontziz Delta del Ebrotik ibilaldi bat egin genuen itsasoraino.
Hurrengo egunean Barcelona! Gida batek hiriko txoko batzuk erakutsi zizkigun: Montjuic, Olinpiar Estadioa, Ramblak... arratsaldean gure airera egon ginen, bakoitzak bere lagunekin hiria ezagutzen.
Eta azkenik, Port Aventura. Shambala, Furious Baco, Dragon Khan... denetan montatu ginen. Oso ondo pasatu genuen, baina buelta oso luzea egin zitzaigun.

Niretzat ikasbidaia institutuan egin dugun gauzarik politena izan da denok inoiz baino hurbilago egon garelako. Gure artean giro oso ona egon da eta inoiz hitz egin duzun jendearen laguna egiteko aukera izan da.
Aukera izango bagenu seguru nago denok berriro bueltatuko ginatekela!

Nerea Arrieta (DBH 4. mailako ikaslea)



2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

Pello Añorga ipuin kontalaria

Gaurkoan Pello Añorga ipuin kontalaria  izan dugu gure artean. DBHko 1. eta 2. mailakoek ondo pasatzeko aukera izan dute. Ahozko ipuinez gain, musikaz eta audioz lagundurik, bi saio interesgarri ikusteko aukera izan dugu. Bikainak Pelloren emanaldiak!



Hoy hemos contado con la participación  del famoso cuentacuentos Pello Añorga. Hemos podido escuchar sus cuentos con ayuda de instrumentos musicales y audio que han sido del gusto del alumnado de 1º y 2º de ESO. !Muy novedoso todo lo aportado por Pello añorga!

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

2. BATX: BILBOKO IBILBIDE LITERARIOA / 2º Bach: Recorrido literario por Bilbao

Aurten 2. Batxilergoko ikasleek Gabriel Arestiren Ibilbide Literarioa egin dute Bilbon zehar. Lan bikainak ikusteko aukera izan dugu! Alderdi biografikoaz gain errezitaldiak ere izan dira nagusi, batzuetan musikaz lagunduta. Zorionak guztioi! .
Este curso los de 2º de Bachillerato han tenido la posibilidad de participar en un Recorrido Literario por las calles de Bilbao. !Se han podido ver muy buenos trabajos! Además de material biográfico se ha podido recitar poesia de Gabriel Aresti acompañado de música.



Argazki gehiago / Más fotos