2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

GABRIEL ARESTI BHI EUSKADI IRRATIKO SAIOAN

Gaur, azaroak 25a, INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA ospatzen dugu. Euskadi Irratia gure institutura etorri da Faktoria saioan gure hezkidetza proiektuari buruz hitz egiteko.

Ondoren irrati saioa entzun ahal duzu:



Gabriel Aresti BHI-ko ikasleak eta irakasleak hezkidetzari buruz hitz egiten

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA




Gaur, azaroak 25a, INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA ospatzen da leku askotan. Gure institutuan ere, noski. Argazkian ikusten denez, puntu lila erraldoia osatu dugu DBHko ikasle guztiok. Puntu lila honen gaia hau izan da: “BAZTERTU ABUSU(A) EMAN MUSU” eta ikasle guztiok, honekin ados gaudela adierazteko, guk egindako “musu”a ipini dugu eta sinatu ere ondoan. Egun hauetan beste ekimen batzuk burutuko dira instin. Adi egon !






GABRIEL ARESTI BHI DEIAN


EUSKAL HERRIKO IJITOEN EGUNA OSPATZEN

Euskara Batzordeak Euskal Herriko ijitoen eguna , azaroak 16, ospatzeko asmoarekin, Kale Dor Kayiko ijito elkartearen izenean Jenny Perex gonbidatu du Gabriel Aresti institutura.

Jenny Perex emakume ijito euskaldunak ,Gabriel Arestiko ikasle ohiak, hainbat xehetasun , argibide eta ezagutza interesgarri eman dizkie 1 DBHko ikasleei munduko eta Euskal Herriko ijitoei buruz, denon arteko elkar ezagutza , errespetua eta elkarbizitza sustatzeko xedearekin.

Izan ere, jarduera parte hartzaile interesgarri horretan euskaraz mintzatuz, elkar ezagutu, eta bide batez, aniztasuna, hezkidetza eta elkarbizitza sustatzea izan ditugu xede nagusiak.

Aldez aurretik, 1 DBH eta 3 DBHko ikasle batzuk Jenny Perexi ongi etorria emateko institutua apaindu dute, kartelez eta argazkiz.



2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

DBH 2: GORBEIARA / 2º ESO: Salida al Gorbea

Azaroaren 3an eta 4ean 2 DBH-ko ikasleak Gorbeiako Araba (Sarria-Murgia) aldera joan ziren Natura Zientzietako txangoan. Bertan, parketxean, Gorbeiari buruz bideo bat ikusi, museoan bisita gidatuan hainbat azalpen jaso, eta Baias ibaiko haranetik ibilbidetxo batean orientazio jokuan aritu ziren. Harrezkero, gure ikasleek Gorbeia parke naturaleko basoetako landare , animalia zein onddoei buruz zertxobait gehiago badakite.
Gorbeia, denon ondarea eta bioaniztasunean ingurune aberatsa, ezagutu, zaindu eta maita dezagun.


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

MIGUEL LOZAREKIN IRAKURKETA SAIOA / Sesión de lectura con Miguel Loza

Azaroaren 16an Miguel Loza egongo da gurekin DBH 1B, 1C, 2C eta 2D taldeetan egingo diren tertulia literarioan. Komentatuko diren liburuak honako hauek izango dira:

 

El 16 de noviembre tenemos a Miguel Loza con nosotr@s en las tertulias literarias que haremos con los grupos de 1º y 2º de la ESO. Estos son libros sobre los que haremos la tertulia.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

GURASOENTZAKO INDARKERIA SEXISTA PREBENITZEKO TAILERRA / Taller para las familias para prevenir la violencia sexista

Gabriel Aresti institutuko Hezkidetza proiektuaren barruan, Guraso Elkarteak eta institutuko Berdintasun Batzordeak hainbat jarduera programatu ditugu, gehienak ikasleei zuzenduta, baina irakasleei eta guraoei ere bai.
Haien artean Guraso Elkarteak eta Berdintasun Batzordeak hitzaldi-tailer bat antolatu dugu datorren arazorako, EHSHE erakundearen eskutik berdintasuna sustatzeko eta indarkeria sexistaren prebentziora zuzenduta. Tailerraren heldurua da zuen seme/alaben heziketa prozesuan laguntzea eta errekurtsoak eskeintzea.
  • Emailea: EHSHE (Euskal Herriko sexu-heziketa eskola)
  • Gaia: Berdintasuna sustatzeko eta indarkeria sexistaren prebentzioa
  • Eguna: Azaroaren 5ean
  • Ordua: 18:30 - 20:00
  • Tokia: Areto Nagusia

Dentro del Proyecto de Educación del instituto Gabriel Aresti, desde la Asociación de Padres y Madres y la Comisión de Igualdad, hemos organizado una serie de actividades, en su mayoría para el alumnado, pero también dirigidas al profesorado y las familias. Entre estas actividades, impartidas por el grupo EHSHE, estaría una charla-taller dirigida a impulsar la igualdad y prevenir la violencia sexista. Su finalidad es la de ayudaros y ofreceros recursos para la tarea de educar a vuestros hijos e hijas.
  • Ponentes: EHSHE (Escuela de Educación Sexista del País Vasco)
  • Tema: Por la igualdad y la prevención de la violencia sexista
  • Día: 5 de noviembre
  • Hora: 18:30 - 20:00
  • Lugar: Salón de Actos