2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

EUSKAL HERRIKO IJITOEN EGUNA OSPATZEN

Euskara Batzordeak Euskal Herriko ijitoen eguna , azaroak 16, ospatzeko asmoarekin, Kale Dor Kayiko ijito elkartearen izenean Jenny Perex gonbidatu du Gabriel Aresti institutura.

Jenny Perex emakume ijito euskaldunak ,Gabriel Arestiko ikasle ohiak, hainbat xehetasun , argibide eta ezagutza interesgarri eman dizkie 1 DBHko ikasleei munduko eta Euskal Herriko ijitoei buruz, denon arteko elkar ezagutza , errespetua eta elkarbizitza sustatzeko xedearekin.

Izan ere, jarduera parte hartzaile interesgarri horretan euskaraz mintzatuz, elkar ezagutu, eta bide batez, aniztasuna, hezkidetza eta elkarbizitza sustatzea izan ditugu xede nagusiak.

Aldez aurretik, 1 DBH eta 3 DBHko ikasle batzuk Jenny Perexi ongi etorria emateko institutua apaindu dute, kartelez eta argazkiz.