2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

ZORIONAK!! / ¡Feliz Navidad!

 




GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA / Concurso de postales de Navidad

Gabonetako postal lehiaketaren sariak eman ditugu. Hauek izan dira irabazleak kategoria bakoitzean.




Hemos repartido los premios del Concurso de postales Navideñas. Estos/as han sido los/as ganadores/as de cada categoría



2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

MANDRAKA IROLA IRRATIAN / Mandraka en radio Irola

Joan den abenduaren 19an, larunbata, gure Institutuko Mandraka talde feminista Irola Irratira hurbildu zen, Ate Irekien Jardunaldiak ospatzen ari baitzen. Taldea ezagutzera emateko eta taldearen helburuaz, jarduerez eta funtzionamenduaz hitz egiteko aprobetxatu zuten zuzeneko elkarrizketa batean. Hemen entzun dezakezu:





El pasado sábado 19 de diciembre el grupo feminista Mandraka de nuestro Instituto se acercó a Irola Irratia que celebraba sus Jornadas de Puertas Abiertas. Aprovecharon para dar a conocer el grupo y hablar de sus objetivos, actividades y funcionamiento en una entrevista en directo. Puedes escucharlo aquí:

https://irolairratia.org/2020/12/20/mandraka-talde-feminista-irola-irratian/ 

2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EITB MARATOIA

 

Aurten EITB Maratoian parte hartu dute DBHko 4. mailako ikasleek. Irrati gelan egin dute  grabazioa,  eta azkar-azkar atera da “ez negar egin gu elkarrekin” abestia. EITB Maratoian lortutako dirua Covid 19aren ikerketarako erabiliko da. Inoiz baino beharrezkoagoa izango da gure laguntza!






JOKIN GOROZIKA EHUko IRAKASLEA

 

EHUko irakaslea eta Ingeniaritza Eskolako  zuzendariordea  den Jokin Gorozika egon da Gabriel Aresti BHIn.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu gaukoan, eta ikasleen interesa galderetan ikusi dugu, galdera asko egon baitira bai galderen txandan, bai hitzaldi osteko bakarkako elkarrizketan.

Ikasleen zalantzak argitu ditu EHUko irakasleak, eta aukera ezin hobea izan dute  Batxilergoko 2. mailako ikasleek. Horrelako hitzaldi gehiago izan beharko genituzke!




2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

DURANGARESTI 2020

Aurten ez dugu Durangaresti ospatu Institutuko liburutegian ezta Durangoko Azokara joateko aukera izan ere. Baina Batxilergoko ikasle boluntario batzuek erabaki dute gelaz gela azalpena ematea. Durangoko Azokako nobedadeen eta On-line dendaren berri eman ostean, lkasleen zalantzak argitu dituzte. Interesgarria ikasle hauen azalpena!




EUSKARAREN EGUNA

Covid 19aren protokoloak aginduta, ezin izan dugu ospatu ohikoa izan den moduan. Aurten burbuilak mantendu ditugu, ezin izan baitira nahastu ikasleak eta horrek asko baldintzatu du. 

Baina talde guztiek izan dute ekitaldiren bat, xumeagoa izan bada ere, antolaketak merezi izan du, ikasleek eskertu baitute ahalegina.

DBHko 3. eta 4. mailakoek Aiora Mujika YOUTUBERRA izan dute 2 hitzalditan. Interesgarria Youtuberraren hitzaldia!

DBHko 1. eta 2. mailakoek jolasak izan dituzte lau taldetan banatuta. Talde bakoitzak eginbehar bat izan du: talde batek euskal karaokea egin du, beste batek atsotitzak marraztu eta margoztu ditu, hirugarren talde batek mimoen bidez asmatu behar izan du eta laugarrenak hitz jokoen lehiaketa egin dute. Ekitaldi aberasgarria benetan!








2020(e)ko urriaren 16(a), ostirala

LA BASU GURE IKASLEEKIN

Covid-19a dela eta, La Basu zazpi hilabete eta erdi hitzaldirik eta kantaldirik egin gabe egon ostean, gaurkoan Gabriel Aresti Institutuan egon da. Aurtengo ekitaldia Areto nagusian egin dugu distantzia mantentzeko baina urruntasunak ez du eraginik izan artistaren arrakastan. Berehala erakarri ditu entzuleak La Basuk, eta oholtzara igo denetik nabaritu zaio gogoa eta hurbiltasuna. Bikaina, beraz, gaurko ekitaldia!




2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

MARTXOAK 8 / 8 de marzo

Pasa den ostiralean eta gaur, martxoak 9, institutuko Mandraka talde feministaren ikasleek martxoaren 8a eguna ospatzeko hainbat ekintza egiten dituzte.







El viernes pasado y hoy lunes, 9 de marzo, el alumnado del grupo feminista Mandraka han realizado diferentes actos para celebrar el 8 de marzo.

SHOWCOOKING GELA EGONKORREKOAK

Pasa den ostiralean gure Gela Egonkorreko ikasleak Txurdinagako Eroskira joan ziren, beraien prestatutako pintxoak saltzera. Atera zuten dirua udaberriak egingo duten ikasbidaia ordaintzen laguntzeko balio izango du. Oso emankorra izan zen.

Eskerrik asko Eroskiko arduradunei, emandako laguntza eta harreragatik

Argazki gehiago / Más fotos
El viernes pasado nuestro alumnado del Aula Estable acudió a Eroski de Txurdinaga a vender los pintxos preparados por ell@s, para conseguir financiación para el viaje de estudios que realizarán en primavera. Fue un éxito. 

Muchas gracias a los responsables de Eroski por toda la ayuda y recibimiento que nos hicieron.

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

LATINEKO IKASLEAK ANTZERKI KLASIKOA IKUSTERA / Alumnado de Latín a ver teatro clásico

Batxilergoko Latina ematen duten ikasleak urtero bezala Antzerki Klasikoa ikustera joan dira, Campos Eliseos antzeztokira.
Aurtengo antzerki-lana Plautoren "Miles Gloriosus" izan da eta betiko moduan primeran pasatu dute latindar komediarekin.



Como todos los años, nuestr@s alumn@s de Latín de Bachillerato  han acudido al Teatro Campos Eliseos a ver Teatro Clásico.
La obra elegida ha sido el "Miles Gloriosus de Plauto y como siempre han disfrutado de la comedia latina.

OPEN SCIENCE 2020

Otsailak 14an 4. DBH A taldeko ikasleak Bilbao BBK Talent eraikinera joan ziren. Bertan, BBK Open Science 2020 programazioaren barnean, biook elkarteak antolatutako Mikroskopia Geltoki Herritarrean parte hartu zuten. 

Mikroskopiari buruzko sarrera labur baten ondoren, ikasleek lagin organikoak behatu zituzten eta hauek identifikatzera jolastu zuten.

El 14 de febrero la clase de 4º DBH A acudió al edificio BBK Talent donde tuvieron la oportunidad de participar en la Estación de Microscopía Ciudadana organizada por la Asociación BIOOK, dentro de la programación BBK Open Science 2020

Tras una breve introducción a la microscopía, nuestros alumnos y alumnas jugaron a la observación e identificación de diversas muestras orgánicas.







2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

GURASO ELKARTEKO LOGO LEHIAKETA / Concurso de logo de la AMPA

Gabriel Aresti institutuko Guraso Elkarteak antolatutako logo lehiaketak irabazleak ditu:

  • 1. saria: Esther Cano
  • 2. saria: Izaskun Ramírez


El concurso de logo de la Asociación de Madres y Padres del instituto Gabriel Aresti ya tiene ganadoras:

  • 1er premio: Esther Cano
  • 2º Premio: Izaskun Ramírez



Hemen ikusi ahal ditugu aurkeztu diren lanak:
Aquí se pueden ver los diferentes trabajos presentados:







2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

"LABORE" SUPERMERKATU KOOPERATIBORA BISITA

Ekonomia arloan enpresa mota guztiak ikasten dira, baina enpresa guztiak ez dira berdinak. Bakoitzaren helburuaren arabera enpresak kokatzen ditugu eta batzuetan ez gara konturatzen enpresaren helburuak ez datozela gizarteko ongizatearekin edo naturarekiko  errespetuarekin.

Horregatik Ekonomia mintegitik enpresa hau bisitatzea erabaki dugu, nahiz eta enpresa kopuru txikia izan gure ingurunean gauza hauetaz kezkatzen diren enpresak existitzen direla irakasteko gure ikasleei.

Primeran egon gara…

Labore

Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore.  Bazkideok sortua eta  irabazi asmorik gabekoa da proiektua. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dute lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker hazten joaten dena.

Kooperatiba honen produktuak hiru elementuetan oinarrituak:

Bertakoa
Bertoko produktu osasungarrien aldekoak dira. Naturakiko errespetuz jokatu eta konfiantzazko harremanak ahalbidetzen dituzte.
Tokiko ekonomia eta Nekazari zein abeltzainen etorkizunaz kezkaturik.

Ekologikoa
Osasungarriak diren kalitatezko jakiak maitatzeko. Gure eta gure ingurukoen osasuna elikaduraren bitartez zaindu nahi dutelako.
Ingurumena errespetatuz hezi eta hazitako produktuz hornitzen dute denda.

Justua
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta beraz, irabazi ekonomikoa ez da euren lehentasuna:
Ekoizleekin,  justuak izango diren prezioak adosten dira.
Kalitatezko produktuak arrazoizko prezioetan eskura daitezke


2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

INSTITUTUKO SORRERA ETA "MANDRAKA" TALDEA / Creación del instituto y andadura del grupo "Mandraka"

Bilboko Gabriel Aresti Institutuan berdintasuna bultzatzeko MANDRAKA taldea sortu zuten 80. hamarkadan. Eta gaur egun indartsu darrai feminismoa ezagutzera ematen.




En la década de los 80 en el instituto Gabriel Aresti se creó el grupo feminista MANDRAKA, para luchar por la igualdad. Hoy en día sigue con energía, dando a conocer lo que supone el feminismo.

SANTA AGEDA KOPLAK

Urtero lez, Santa Ageda bezperan ohikoak diren koplak abestu ditugu Institutuan. Aurten eguraldia ez dugunez lagun izan ikastetxe barruan egin behar izan dugu. Gora gure ohiturak!

Como es habitual en el Instituto la víspera de Santa Agueda hemos cantado los versos tradicionales. Este año no ha acompañado el tiempo pero hemos cantado en el interior.







2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Jon Arretxe idazlea

Gaurkoan Jon Arretxe idazlea izan dugu gure artean. Bi saio izan ditu idazleak:
Lehenengo saioan DBHko 1. mailako ikasleek Harresi Handirantz irakurri ostean egilearen hitzaldia entzuteko aukera izan dute, gero ikasleen galderei erantzun die Jon Arretxek eta amaitzeko liburuak dedikatu ditu.
Bigarren Saio Literarioan Batxilergoko 1. mailako ikasleen aukera izan da. 612 euro irakurri dute Batxilergokoek, ostean galderen txanda izan da eta azkenik liburuen dedikatoria.
Jon Arretxe idazlearen hitzaldiak interegarriak bezain liluragarriak izan dira, argazki askoren laguntzaz eta interes handiarekin jarraitu dute ikasleek. Bikainak bi hitzaldiak!

Hoy ha estado con nosotros el escritor Jon Arretxe. Han sido dos las novelas presentadas:
"Harresi Handirantz" ha sido la novela que han leído los del 1º curso de la ESO y han tenido la oportunidad de preguntar al autor, Jon Arretxe, las dudas y los comentarios surgidos de la lectura.
En el segunda Tertulia Literaria, el escritor ha estado con los de 1º de Bachiller, después de leer la novela "612 euro". Luego se ha dado paso a las preguntas y finalmente ha firmado dedicatorias.
La tertulia ha sido muy enriquecedora y amena, con la ayuda de muchas fotografías que hacían referencia a las novelas. Zorionak guztioi!








2020(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Udalaren Elikadura, Ura eta Ingurumenaren Analisien Laborategira

Joan den ostegunean, urtarrilak 23, Batxilergoko 1Ako  Biologia-Geologia ikasleak udalaren elikadura, ura eta ingurumenaren analisien laborategira joan ziren, Biologia-Geologia mintegiak antolatutako irteera batean.

Bertan egindako tailerren bidez, elikagai-ikuskaritzaren eta laborategietan analizatzeko laginak biltzearen garrantzia azpimarrazten da, hartzen ditugun jaki eta edarien osasungarritasuna egiaztatzeko. Elikagai-iruzurrak antzemateko ADN bidezko teknikek duten garrantzia, elikagaietan agertzen diren ingurumeneko gai kutsakorrak, elikagai-krisia, etab. ere lantzen dira.



2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

GURE 6 IKASLEEN HERIOTZAREN 25. URTEURRENA / 25 años de la muerte de nuestros 6 alumn@s

25 urte igaro dira Pirinioetan elur-jausi batek Gabriel Aresti institutuko sei ikasle lurperatu zituenetik.

Gaur prentsan gertaerari buruzko artikulu hau argitaratu dute.

Maite Minguezek, Gabriel Aresti institutuan euren irakaslea izan zena, idazki hau idatzi du euren oroimenez.



Se cumplen 25 años de la muerte de seis alumn@s del instituto Gabriel Aresti, sepultad@s por una avalancha en el Pirineo oscense.

Hoy en la prensa se ha publicado este artículo sobre aquel fatídico día.

Maite Minguez, quien fue su profesora en el instituto Gabriel Aresti, ha escrito esta carta en su memoria.