2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Covid 19aren protokoloak aginduta, ezin izan dugu ospatu ohikoa izan den moduan. Aurten burbuilak mantendu ditugu, ezin izan baitira nahastu ikasleak eta horrek asko baldintzatu du. 

Baina talde guztiek izan dute ekitaldiren bat, xumeagoa izan bada ere, antolaketak merezi izan du, ikasleek eskertu baitute ahalegina.

DBHko 3. eta 4. mailakoek Aiora Mujika YOUTUBERRA izan dute 2 hitzalditan. Interesgarria Youtuberraren hitzaldia!

DBHko 1. eta 2. mailakoek jolasak izan dituzte lau taldetan banatuta. Talde bakoitzak eginbehar bat izan du: talde batek euskal karaokea egin du, beste batek atsotitzak marraztu eta margoztu ditu, hirugarren talde batek mimoen bidez asmatu behar izan du eta laugarrenak hitz jokoen lehiaketa egin dute. Ekitaldi aberasgarria benetan!