2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen institutuan baina ekitaldi nagusia abenduaren 2rako utzi genuen. Egun honetan neska batzuk beltzez jantzita “performance” bat burutu zuten biolentzia matxistak eragindako hilketa guztiak salatuz. Eguerdian, Areto Nagusian, “Ligoteo Sanoaren Dekalogoa”ren inguruko bideoak eta hausnarketak egin eta gero, “Zutik emakumeak” abestu genuen. Ekitaldi polita eta hunkigarria benetan.



ABANDOIBARRATIK IBILBIDE ARTISTIKOA

Ostiralean, 4.mailako Plastikan dauden ikasle batzuk “Abandoibarratik ibilbide artistikoa” egitera joan ziren. Bidean dauden hainbat eskultura aztertu, marraztu, eta argazkiak atera genituen….eguraldi ederrak lagunduta. Hemen daude Louise Bourgeois emakume artistarena den “Maman” eskulturaren azpian.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EUSKARAREKIKO IKASLEEN AMETSEN ZUHAITZA

DBHko ikasleek osatutako ametsen zuhaitza, ametsez amets.

  

BATX 1. MAILAKO IKASLEAK ALEMANIAN

Batxilergo 1.mailako ikasle euskaldun eleanitzak oso pozik etorri dira Munsterren (Westfalia-Alemanian) bizitako elkar-trukearen esperientzia aberasgarriarekin. Bertan, azaroaren 20tik azaroaren 27rarte, banan- banan familia alemaniarrekin bizi izan dira. Izan ere, ikasleentzat bizipen zirraragarria, bai ikasle bakoitzak bizitakoa bere familiarekin bai gure ikasle eta ikasle alemaniarren artean sortu den giro jatorra. Horrez gain, Alemanian Munster ez ezik, Dortmund eta Kolonia ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute.

Gure ikasle euskaldun eleanitzak Alemanian barna ingelesaz aritu, trebatu, bizi, lagun berriak egin, herri eta ohitura berriak ezagutu eta , baita ere, euskal dantzak ederki dantzatu eta irakatsi dizkiete alemandarrei.

Zer esanik ez, Alemaniara joandako irakasle arduradunak ere oso pozik etorri garela Munsterren jasotako harreragatik eta ikasleen portaeragatik.

Hiru hilabete barru eskas, ikasle eta irakasle alemaniarrak hementxe ditugu bueltan. Gero eta gutxiago falta da!

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

EUSKARA NAZIOARTEKO EGUNA INSTITUTUAN

Argazki gehiago




Batxilergoko 1.mailakoak DURANGOko liburu eta disko azokara

Abenduaren 4an, ikasleentzako irekita egoten da Durangoko Euskal liburu eta disko azoka, ederrenetarikoa dela esango genuke. Aurten mende erdia bete du, bai, 50 urte.

Guk Gabriel Arestiko gazteak eraman genituen. Bilbotik trenez eta heldu bezain laster, herriko eraikin zein toki ezagunenak ezagutuz, han hurbildu ginen Landako Aretora.

Bakoitzak bere gidoitxua bete eta osatu behar zuen.
Inguruko tokiak ondo miatu ondoren, goiz ederra igarota berriz, Bilbora.



2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

GABRIEL ARESTI BHI EUSKADI IRRATIKO SAIOAN

Gaur, azaroak 25a, INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA ospatzen dugu. Euskadi Irratia gure institutura etorri da Faktoria saioan gure hezkidetza proiektuari buruz hitz egiteko.

Ondoren irrati saioa entzun ahal duzu:



Gabriel Aresti BHI-ko ikasleak eta irakasleak hezkidetzari buruz hitz egiten

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA




Gaur, azaroak 25a, INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA ospatzen da leku askotan. Gure institutuan ere, noski. Argazkian ikusten denez, puntu lila erraldoia osatu dugu DBHko ikasle guztiok. Puntu lila honen gaia hau izan da: “BAZTERTU ABUSU(A) EMAN MUSU” eta ikasle guztiok, honekin ados gaudela adierazteko, guk egindako “musu”a ipini dugu eta sinatu ere ondoan. Egun hauetan beste ekimen batzuk burutuko dira instin. Adi egon !






GABRIEL ARESTI BHI DEIAN


EUSKAL HERRIKO IJITOEN EGUNA OSPATZEN

Euskara Batzordeak Euskal Herriko ijitoen eguna , azaroak 16, ospatzeko asmoarekin, Kale Dor Kayiko ijito elkartearen izenean Jenny Perex gonbidatu du Gabriel Aresti institutura.

Jenny Perex emakume ijito euskaldunak ,Gabriel Arestiko ikasle ohiak, hainbat xehetasun , argibide eta ezagutza interesgarri eman dizkie 1 DBHko ikasleei munduko eta Euskal Herriko ijitoei buruz, denon arteko elkar ezagutza , errespetua eta elkarbizitza sustatzeko xedearekin.

Izan ere, jarduera parte hartzaile interesgarri horretan euskaraz mintzatuz, elkar ezagutu, eta bide batez, aniztasuna, hezkidetza eta elkarbizitza sustatzea izan ditugu xede nagusiak.

Aldez aurretik, 1 DBH eta 3 DBHko ikasle batzuk Jenny Perexi ongi etorria emateko institutua apaindu dute, kartelez eta argazkiz.



2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

DBH 2: GORBEIARA / 2º ESO: Salida al Gorbea

Azaroaren 3an eta 4ean 2 DBH-ko ikasleak Gorbeiako Araba (Sarria-Murgia) aldera joan ziren Natura Zientzietako txangoan. Bertan, parketxean, Gorbeiari buruz bideo bat ikusi, museoan bisita gidatuan hainbat azalpen jaso, eta Baias ibaiko haranetik ibilbidetxo batean orientazio jokuan aritu ziren. Harrezkero, gure ikasleek Gorbeia parke naturaleko basoetako landare , animalia zein onddoei buruz zertxobait gehiago badakite.
Gorbeia, denon ondarea eta bioaniztasunean ingurune aberatsa, ezagutu, zaindu eta maita dezagun.


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

MIGUEL LOZAREKIN IRAKURKETA SAIOA / Sesión de lectura con Miguel Loza

Azaroaren 16an Miguel Loza egongo da gurekin DBH 1B, 1C, 2C eta 2D taldeetan egingo diren tertulia literarioan. Komentatuko diren liburuak honako hauek izango dira:

 

El 16 de noviembre tenemos a Miguel Loza con nosotr@s en las tertulias literarias que haremos con los grupos de 1º y 2º de la ESO. Estos son libros sobre los que haremos la tertulia.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

GURASOENTZAKO INDARKERIA SEXISTA PREBENITZEKO TAILERRA / Taller para las familias para prevenir la violencia sexista

Gabriel Aresti institutuko Hezkidetza proiektuaren barruan, Guraso Elkarteak eta institutuko Berdintasun Batzordeak hainbat jarduera programatu ditugu, gehienak ikasleei zuzenduta, baina irakasleei eta guraoei ere bai.
Haien artean Guraso Elkarteak eta Berdintasun Batzordeak hitzaldi-tailer bat antolatu dugu datorren arazorako, EHSHE erakundearen eskutik berdintasuna sustatzeko eta indarkeria sexistaren prebentziora zuzenduta. Tailerraren heldurua da zuen seme/alaben heziketa prozesuan laguntzea eta errekurtsoak eskeintzea.
  • Emailea: EHSHE (Euskal Herriko sexu-heziketa eskola)
  • Gaia: Berdintasuna sustatzeko eta indarkeria sexistaren prebentzioa
  • Eguna: Azaroaren 5ean
  • Ordua: 18:30 - 20:00
  • Tokia: Areto Nagusia

Dentro del Proyecto de Educación del instituto Gabriel Aresti, desde la Asociación de Padres y Madres y la Comisión de Igualdad, hemos organizado una serie de actividades, en su mayoría para el alumnado, pero también dirigidas al profesorado y las familias. Entre estas actividades, impartidas por el grupo EHSHE, estaría una charla-taller dirigida a impulsar la igualdad y prevenir la violencia sexista. Su finalidad es la de ayudaros y ofreceros recursos para la tarea de educar a vuestros hijos e hijas.
  • Ponentes: EHSHE (Escuela de Educación Sexista del País Vasco)
  • Tema: Por la igualdad y la prevención de la violencia sexista
  • Día: 5 de noviembre
  • Hora: 18:30 - 20:00
  • Lugar: Salón de Actos

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

GABRIEL ARESTIREN EGUNA OSPATZEN / Celebración del Día de Gabriel Aresti

Gabriel Arestiren eguna ospatzeko, urriak 14, Euskara Batzordeak sustaturik ikasleek bi emanaldi paregabeak eskeini zizkiguten. Bertan, bertsolariek, abeslariek, aurkezleek, musikariek, olerkariek euren onena eman ziguten, denon gozamenerako.
Euskara Batzordetik gure eskerrik beroena parte hartzaile guztiei egindako ahalegin eta lanagatik.



Para celebrar el día de Gabriel Aresti, organizado por Euskara Batzordea, vari@s alumn@s nos ofrecieron 2 actuaciones inigualables. Bertsolaris, cantantes, presentadores/as, músic@s, poetas y poetisas dieron lo mejor de cada un@, para gozo de tod@s.
Desde Euskara Batzorde os damos las gracias por todo el esfuerzo y el trabajo realizado

2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

GURASO EKARTEKO BILERA / Reunión de la Asociación de Padres y Madres

Urriaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 6etan Gurasoen elkartearen urteko batzarra egingo dugu Institutuko Areto nagusian. Bertan, ikasturteari hasiera emateko, honako hauek landuko ditugu:
  • Zuzendaritza taldearen aurkezpena.
  • Guraso elkarteak aurtengo asmo eta plangintzaren berri emango du. 
  • Galderak, iradokizunak.
Azkenik, 18:30ean, ikasgeletara abiatuko gara tutore eta irakasleekin hitz egitera.
Elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu


El día 14 de octubre, miércoles, a las 6 de la tarde celebramos la reunión anual de la Asociación de padres y madres en el Salón de Actos del Instituto. En ella daremos comienzo al curso y trataremos los siguientes puntos:
  • Breve presentación del Equipo de Dirección del Instituto. 
  • Presentación de proyectos y actividades de la Asociación para este curso. 
  • Preguntas, sugerencias. 
Por último, a las 18:30 nos dirigiremos a las aulas para reunirnos con el profesorado y tutores.

Esperamos veros en el encuentro. Un saludo

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

DANTZA GREKOAK IKASTEKO JARDUNALDIA / Jornada de aprendizaje de danzas griegas


Anima zaitez parte hartzen!
¡Anímate y participa!

Informazio gehiago hemen / Más información aquí:
            • www.asociacionperiplo.es
            • Tlfno: 663684013
            • info@asociacionperiplo.es

KOMIKI DIGITALEN LEHIAKETEN SARI BANAKETA / Entrega de premios del Concurso de cómics digitales

Irailaren 19an, Euskararen Etxean komiki digitalen sari banaketa izan zen. Bertan, gure Institutuko Noumen Alouachi eta Alexis Benítez ikasleek bigarren saria irabazi zuten. Bi mila ikasle baino gehiagok parte hartu zuten adin eta mota desberdinetako komiki txapelketetan. Bertara, 180 ikastetxe baino gehiago gerturatu ziren. Beraz, gure zorionik beroena zuei, Noumen eta Alexis, institutuko ordezkari bikainak izateagatik. Hemendik aurrera ere, jarrai ezazue komikiak euskaraz idazten.



El pasado 19 de setiembre, en Euskararen Etxea, tuvo lugar la entrega de premios del concurso de cómic digital. A la misma asistieron los alumnos de nuestro instituto Noumen Alouachi y Alexis Benítez, quienes quedaron en segundo lugar. Más de 2.000 alumn@s de diferentes edades y más de 180 centros escolares han participado en la presente edición del Concurso de Cómic. Por tanto, solamente nos queda felicitar a Noumen y Alexis, por representar de una forma sobresaliente al instituto. De aquí en adelante, seguid escribiendo cómics y, además, en euskara.

2015(e)ko irailaren 20(a), igandea

Pasa den irailaren 18an, Batxilergo 2 mailako Zuzenbideko ikasleak Comète, ihesbide sarea erakusketa Azkuna Zentrora joan dira. Erakusketan ikusi dugu ihesbide sarea 2. mundu gerran eta iheslairiek nola giten zuten ibilbidea Euskal Herritik Gibraltarrera heldu arte. Merezi izan du eta ikasleak oso interesatuta egon dira.



El pasado 18 de septiembre los alumn@s de 2º de Bachillerato de Derecho han visto en el Azkuna Zentroa la exposición Comète, la red de evasión. Han trabajado la red de resistencia en la Segunda Guerra mundial y su paso por el País Vasco hasta llegar a Gibraltar. Ha merecido la pena y han estado muy interesad@s.


2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK / Abierto plazo de solicitud de becas

Bekak zabaltzeko epea zabalik dago. Informazio gehiago hemen.



Se ha abierto el plazo para solicitar becas. Más información aquí.

2015(e)ko irailaren 13(a), igandea

KOMIKI DIGITALEN LEHIAKETAN 2. SARIA / 2º premio en en el concurso de comics digital

Pasa den ikasturtean gure institutuko 4. mailan egon ziren Noumen Alouachi eta Alexis Benitez ikasleek Azkue Fundazioko komiki digitalen lehiaketan 2. saria lortu dute. Zorionak bioi!!!!

Los alumnos Noumen Alouachi y Alexis Benitez que cursaron 4º ESO en el instituto Gabriel Aresti el pasado curso escolar han conseguido el 2º premio de comics digitales de la Fundación Azkue. ¡Felicidades a los dos!




2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

Ekainaren 16an, 2 DBH-ko ikasleak MUSIKA JAIALDIAN musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Bertan, institutuko hainbat artistek parte hartu zuten (dantzariak txalapartariak, abeslariak, 2C-ko abesbatza....), eta aurkezleekin batera emanaldi ederra eman ziguten.....


Mendebaldeko Afrikako musika kontzertua

Aurten, aniztasuna zentzu zabalean landu dugu ikastetxean (Agenda 21a, eleaniztasuna, bioaniztasuna, geoaniztasuna, sexu/joera/aukera/identitate- aniztasuna....).
Ildo berean, musikan ere, gauza bera landu nahi izan dugu.

Musika jaialdian, ikasleen emanaldiaren ostean MENDEBALDEKO AFRIKAKO KONTZERTU bikaina entzun eta bizi izan genuen.

ADAMA GUINDO musikari burkinarrak ngoniarekin ( hari-instrumentu) kontzertuari hasiera lasaia eman ostean, perkusio taldea (djembea, dum-duma eta sabar) biziki eta erritmikoki gidatu zuen, bertan geuden guztion gozamenerako.

Azkenekoz, ikasleek musikari jarraituz dantzatu eta instrumentuak ere jo zituzten. Kontzertuari amaiaera hunkigarria emanez.

2015(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

BATX 1: BIHOTZ-BIRIKETAKO BIZKORTZEA IKASTAROAN / 1º Batx: Curso de reanimación cardio-vascular

Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek ekainaren 3an eta 4an BBB, bihotz-biriketako bizkortzea ikastaroa egin dute.
Larrialdiko prozedura hau bihotza gelditu denean erabiltzen da . Bularraren erdialdean minutuan ehun sakaldi baino gehiago egitean zirkulazioa mantentzen da.




Los días 3 y 4 de junio, algún@s alumn@s de 1º de Bachillerato han realizado el curso de reanimación cardio-pulmonar. es un protocolo de urgencia para reanimar el corazón en parada cardiaca. Con una técnica específica de presión en el pecho, cien por minuto, podemos mantener la circulación sanguínea hasta la llegada de los médicos.

2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

DBH 3. MAILAKO IKASLEAK "QUIJOTE NEWS" PROIEKTUAN / Alumnado de 3º ESO en el proyecto "Quijote News"

DBH 3. mailako ikasleek "Quijote news" proiektu kolaboratiboan parte hartu dute. Hau da gure ikasleek egin duten lana.





Esta es la producción del alumnado de 3º ESO que ha participado en el proyecto colaborativo "Quijote news". Aquí podéis ver el trabajo realizado


2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

AGENDA 21-EKO IKASLEAK BILBOKO UDALETXEAN / L@s alumn@s de Agenda 21 en el Ayuntamiento de Bilbao

Ekainaren 4an Bilboko Udaletxearen plenoan hartu genuen parte. Beste ikastetxekoekin batera eta aurkezpenaren bidez azaldu egin genuen kurtsoan zehar egindako lana.
Agenda21 proiektuaren bidez, ikastetxean ditugun zuhaitz eta landare desberdinak zaindu, zuhaitz berri landatu, ortua hasi....egin dugu.





El día 4 de junio participamos en el pleno del Ayuntamiento de Bilbao. Junto con otros centros escolares hicimos una presentación del trabajo realizado durante este curso.
A través del proyecto Agenda 21, hemos cuidado de los árboles y plantas del instituto, hemos plantado árboles nuevos, hemos creado un pequeño huerto...


ZUHAITZEN EGUNA / El día de los árboles

Agenda 21-eko proiektuaren barruan institutuko landan zuhaitz batzuk landatzen

Plantando árboles en la campa del instituto, dentro del proyecto Agenda 21

2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

BATX 2: ARTEKO IKASLEAK GUGGENHEIMERA / 2º Batx: Alumnado de Arte al Guggenheim

Pasa den astean Batxilergo 2. mailako Arte-ko ikasleak Guggenheimera joan ziren eraikina eta Niki Saint Phalleren eskultura koloretsuak ikusi eta gozatzeko.




La semana pasada el alumnado que cursa Arte de 2º Bachillerato hizo una salida al museo Guggenheim para disfrutar de las vistas del edificio y de las esculturas multicolor de Niki Saint Phalle.

2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

ELEANITZAK GARA / Somos multilingües

Euskara Batzordeak sustatuta, gure ikastetxeko hainbat ikaslek Eleanitza proiektua burutu dute. Bertan, euskara munduko beste hainbat hizkuntzetara itzuli dute, besteak beste, linalerara, caloerara, portugalerara, fantierara, guaranierara eta arabierara. Horrez gain, munduko batean hizkuntza hauek mintzagai diren herrialdak adierazi dituzte.
Oso jarduera hunkigarria eta aberatsa izan da parte hartu dugun guztiontzat. Izan ere, gure ikasle hauek eleanitzak baitira zentzu zabalean eta institutuan dugun hizkuntza-altxorra plazaratu dute.


Organizado por Euskara Batzordea, algun@s de nuestr@s alumn@s han desarrollado un proyecto multilingüe consistente en traducir de euskara a otros idiomas. Aparte de ello, han explicado en qué países del mundo se hablan estas lenguas.
Ha resultado ser una actividad muy motivante y enriquecedora para tod@s. Comentar también que est@s alumn@s son multilingües en un sentido muy amplio y que han estado compartiendo su tesoro lingüístico don tod@s.

2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

DBH 3: AÑANAKO GATZAGETAN / 3º ESO: En las Salinas de Añana

Maiatzaren 13an, Agenda 21 proiektuaren barruan, DBH 3.mailako ikasleak Añanako Gatzagak ezagutzera joan ziren.





El día 13 de mayo, l@s alumn@s de 3º ESO hicieron una salida a concer las Salinas de Añana

DBH 1A: ARRAUNKETA EGITEN ITSASADARRETIK / 1º ESO: haciendo remo en la ría

Euskara Batzordeak sustaturik, 2014ko azaroan eta DBH-ko lehen zikloan, Termometro kanpaina abian jarri genuen euskararen erabilera indartzeko asmotan. Hori dela eta, DBH 1A eta DBH 2C klaseak izan ziren irabazleak, hau da, euskaraz gehien mintzo izan ziren klaseak.
Klase txapeldunak sari gisa arraunketa saio ezin hobea izan zuten maiatzaren 12an, Bilboko itsasadarrean. Hementxe dituzue jarduera horren argazki politak.







El alumnado de 1ºESO han hecho una excursión a hacer remo en la ria de Bilbao.