2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

DBH 2: GORBEIARA / 2º ESO: Salida al Gorbea

Azaroaren 3an eta 4ean 2 DBH-ko ikasleak Gorbeiako Araba (Sarria-Murgia) aldera joan ziren Natura Zientzietako txangoan. Bertan, parketxean, Gorbeiari buruz bideo bat ikusi, museoan bisita gidatuan hainbat azalpen jaso, eta Baias ibaiko haranetik ibilbidetxo batean orientazio jokuan aritu ziren. Harrezkero, gure ikasleek Gorbeia parke naturaleko basoetako landare , animalia zein onddoei buruz zertxobait gehiago badakite.
Gorbeia, denon ondarea eta bioaniztasunean ingurune aberatsa, ezagutu, zaindu eta maita dezagun.