2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

DBH 4. MAILAKO IKASBIDAIA 2017

Aurten ere, 4. mailako ikasleak Tarragona aldera joan gara apirilaren 4tik 7ra. Lehenengo egunean Tarragona bisitatu genuen, hau da, erromatarren Tarraco. Han anfiteatroa eta harresia ikusi genuen. Gauean gaupasa egin genuen eta zarata asko sortzeagatik irakasleek bronka bota ziguten.
Bigarrenean, denok oso nekatuta geundela Paintball egin behar izan genuen baina oso ondo egon zen. Bertoko animali batzuk ikusi genituen eta jan ostean itsasontziz Delta del Ebrotik ibilaldi bat egin genuen itsasoraino.
Hurrengo egunean Barcelona! Gida batek hiriko txoko batzuk erakutsi zizkigun: Montjuic, Olinpiar Estadioa, Ramblak... arratsaldean gure airera egon ginen, bakoitzak bere lagunekin hiria ezagutzen.
Eta azkenik, Port Aventura. Shambala, Furious Baco, Dragon Khan... denetan montatu ginen. Oso ondo pasatu genuen, baina buelta oso luzea egin zitzaigun.

Niretzat ikasbidaia institutuan egin dugun gauzarik politena izan da denok inoiz baino hurbilago egon garelako. Gure artean giro oso ona egon da eta inoiz hitz egin duzun jendearen laguna egiteko aukera izan da.
Aukera izango bagenu seguru nago denok berriro bueltatuko ginatekela!

Nerea Arrieta (DBH 4. mailako ikaslea)



2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

Pello Añorga ipuin kontalaria

Gaurkoan Pello Añorga ipuin kontalaria  izan dugu gure artean. DBHko 1. eta 2. mailakoek ondo pasatzeko aukera izan dute. Ahozko ipuinez gain, musikaz eta audioz lagundurik, bi saio interesgarri ikusteko aukera izan dugu. Bikainak Pelloren emanaldiak!



Hoy hemos contado con la participación  del famoso cuentacuentos Pello Añorga. Hemos podido escuchar sus cuentos con ayuda de instrumentos musicales y audio que han sido del gusto del alumnado de 1º y 2º de ESO. !Muy novedoso todo lo aportado por Pello añorga!

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

2. BATX: BILBOKO IBILBIDE LITERARIOA / 2º Bach: Recorrido literario por Bilbao

Aurten 2. Batxilergoko ikasleek Gabriel Arestiren Ibilbide Literarioa egin dute Bilbon zehar. Lan bikainak ikusteko aukera izan dugu! Alderdi biografikoaz gain errezitaldiak ere izan dira nagusi, batzuetan musikaz lagunduta. Zorionak guztioi! .
Este curso los de 2º de Bachillerato han tenido la posibilidad de participar en un Recorrido Literario por las calles de Bilbao. !Se han podido ver muy buenos trabajos! Además de material biográfico se ha podido recitar poesia de Gabriel Aresti acompañado de música.



Argazki gehiago / Más fotos








2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

KORRIKA

Oraingoan ere, Gabriel Aresti Institutuak  parte hartu du KORRIKAn. Txurdinagan izan dugun kilometroan korrika egiteko aukera izan dute bai ikasleek eta bai irakasleek. Arratsaldeko 19:00etan heldu da gure artera eta Sofia Perezek eta Ainhoa Cuestak eraman dute lekukoa.

Al igual que en ediciones anteriores hemos tomado parte en la KORRIKA. Otro año más hemos tenido la  posibilidad de participar llevando el testigo Sofía Pérez y Ainhoa Cuesta. 



Argazki gehiago / Más fotos

Alemaniarekin dugun elkartrukeko ikasleak Bilboko Udaletxean / Alumnado alemán del intercambio en el Ayuntamiento de Bilbao

Aste honetan institutuan gurekin Alemaniarekin dugun elkartrukeko ikasleak daude. Astebete egongo dira gure artean.

Proiektu honen helburuen artean inglesa jorratzea izateaz gain, kulturen, ohituren, bizimoduen... elkartrukea egitea da.


Honako argazki honetan Bilboko alkatearekin udaletxean ikusi ahal ditugu.

Esta semana con nosotros en el instituto tenemos al alumnado del centro escolar de Münster (Alemania) con el que realizamos el intercambio desde hace ya varios años. Llegaron el viernes y se quedarán toda una semana.

El objetivo de dicho intercambio, además de mejorar la competencia en inglés, es la inmersión en la cultura, costumbres y modo de vida de nuestros socios/as en el intercambio

En la fotografía podemos ver al alumnado alemán, posando con el alcalde de Bilbao en la visita que realizaron al Ayuntamiento.


2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

BADATOR KORRIKA / Ya llega la Korrika

Apirilaren 6an, arratsaldeko 18:00etan geratu gara institutu aurreko autobus-geltokian.

GURE KILOMETROA autobus-geltoki horretan hasi (18:30ak aldera) eta aldapan behera joan ondoren BBK aurrean bukatuko da.

Bertaratzen direnek jana eta edana izango dute lasterketa luzeagoa egin dezaten.

GUZTIOK zaudete gonbidatuta.





Ya llega la Korrika a Bilbao y desde el insti estamos preparados para participar y llevar el testigo. Nuestro KILOMETRO va desde la rotonda de Birjinetxe hasta la siguiente rotonda,, más o menos enfrente de la BBK.

Hemos quedado en la parada del autobús, enfrente del instituto, sobre las 18:00. 

Estáis TODOS/AS invitados a la celebración previa, donde habrá picoteo y algo para beber.

Herri kirolak Gabriel Arestin

Euskararen astean, urtero bezala, gaurkoan Herri Kirolak antolatu dira gure institutuan. Estalitako eraikinean Solokoetxe, Otxarkoaga, Txurdinaga Behekoa, Luis Briñas eta Gabriel Aresti Institutuetako 200 ikasle baino gehiago batu dira lehian. Zaku-saltoan, sokatiran eta abarretan aritu ondoren goiz zoragarria pasatu dugu.

Durante la Euskal Astea, al igual que otros  años, se han organizado los Herri Kirolak. En el pabellón cubierto  han tomado parte  los centros de Solokoetxe, Otxarkoaga, Txurdinaga Behekoa, Luis Briñas y Gabriel Aresti con  más de 200 alum@s.







2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

Amodiozko gutunen sari banaketa

Urtero legez, Amodiozko gutunen sari banaketa izan dugu gaur. Mandraka taldekoek euren lana aurkeztu  ostean Irati Cadenatok Nagorerekin batera abestu du. Gero Uxue Cabodevillak abestu ostean sariak banatu dira. Zorionak parte hartzaile guztioi!


Hoy se han repartido los premios Amodiozko gutunak. Tras la presentación del grupo Mandraka Irati Cadenato ha cantado junto a Nagore. Después  Uxue Cabodevilla nos ha deleitado con su voz,  para dar paso  a continuación al reparto de premios. Enhorabuena a todos los participantes.