2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen institutuan baina ekitaldi nagusia abenduaren 2rako utzi genuen. Egun honetan neska batzuk beltzez jantzita “performance” bat burutu zuten biolentzia matxistak eragindako hilketa guztiak salatuz. Eguerdian, Areto Nagusian, “Ligoteo Sanoaren Dekalogoa”ren inguruko bideoak eta hausnarketak egin eta gero, “Zutik emakumeak” abestu genuen. Ekitaldi polita eta hunkigarria benetan.



ABANDOIBARRATIK IBILBIDE ARTISTIKOA

Ostiralean, 4.mailako Plastikan dauden ikasle batzuk “Abandoibarratik ibilbide artistikoa” egitera joan ziren. Bidean dauden hainbat eskultura aztertu, marraztu, eta argazkiak atera genituen….eguraldi ederrak lagunduta. Hemen daude Louise Bourgeois emakume artistarena den “Maman” eskulturaren azpian.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EUSKARAREKIKO IKASLEEN AMETSEN ZUHAITZA

DBHko ikasleek osatutako ametsen zuhaitza, ametsez amets.

  

BATX 1. MAILAKO IKASLEAK ALEMANIAN

Batxilergo 1.mailako ikasle euskaldun eleanitzak oso pozik etorri dira Munsterren (Westfalia-Alemanian) bizitako elkar-trukearen esperientzia aberasgarriarekin. Bertan, azaroaren 20tik azaroaren 27rarte, banan- banan familia alemaniarrekin bizi izan dira. Izan ere, ikasleentzat bizipen zirraragarria, bai ikasle bakoitzak bizitakoa bere familiarekin bai gure ikasle eta ikasle alemaniarren artean sortu den giro jatorra. Horrez gain, Alemanian Munster ez ezik, Dortmund eta Kolonia ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute.

Gure ikasle euskaldun eleanitzak Alemanian barna ingelesaz aritu, trebatu, bizi, lagun berriak egin, herri eta ohitura berriak ezagutu eta , baita ere, euskal dantzak ederki dantzatu eta irakatsi dizkiete alemandarrei.

Zer esanik ez, Alemaniara joandako irakasle arduradunak ere oso pozik etorri garela Munsterren jasotako harreragatik eta ikasleen portaeragatik.

Hiru hilabete barru eskas, ikasle eta irakasle alemaniarrak hementxe ditugu bueltan. Gero eta gutxiago falta da!

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

EUSKARA NAZIOARTEKO EGUNA INSTITUTUAN

Argazki gehiago




Batxilergoko 1.mailakoak DURANGOko liburu eta disko azokara

Abenduaren 4an, ikasleentzako irekita egoten da Durangoko Euskal liburu eta disko azoka, ederrenetarikoa dela esango genuke. Aurten mende erdia bete du, bai, 50 urte.

Guk Gabriel Arestiko gazteak eraman genituen. Bilbotik trenez eta heldu bezain laster, herriko eraikin zein toki ezagunenak ezagutuz, han hurbildu ginen Landako Aretora.

Bakoitzak bere gidoitxua bete eta osatu behar zuen.
Inguruko tokiak ondo miatu ondoren, goiz ederra igarota berriz, Bilbora.