2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

Ekainaren 16an, 2 DBH-ko ikasleak MUSIKA JAIALDIAN musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Bertan, institutuko hainbat artistek parte hartu zuten (dantzariak txalapartariak, abeslariak, 2C-ko abesbatza....), eta aurkezleekin batera emanaldi ederra eman ziguten.....


Mendebaldeko Afrikako musika kontzertua

Aurten, aniztasuna zentzu zabalean landu dugu ikastetxean (Agenda 21a, eleaniztasuna, bioaniztasuna, geoaniztasuna, sexu/joera/aukera/identitate- aniztasuna....).
Ildo berean, musikan ere, gauza bera landu nahi izan dugu.

Musika jaialdian, ikasleen emanaldiaren ostean MENDEBALDEKO AFRIKAKO KONTZERTU bikaina entzun eta bizi izan genuen.

ADAMA GUINDO musikari burkinarrak ngoniarekin ( hari-instrumentu) kontzertuari hasiera lasaia eman ostean, perkusio taldea (djembea, dum-duma eta sabar) biziki eta erritmikoki gidatu zuen, bertan geuden guztion gozamenerako.

Azkenekoz, ikasleek musikari jarraituz dantzatu eta instrumentuak ere jo zituzten. Kontzertuari amaiaera hunkigarria emanez.