2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

MUNSTER

Batxilergo 1.mailako ikasle euskaldun eleanitzak oso pozik etorri dira Münsterren (Westfalia-Alemanian) bizitako elkar-trukearen esperientzia aberasgarriarekin. Bertan, abenduaren 9tik 16ra, banan- banan familia alemaniarrekin bizi izan dira. Izan ere, ikasleentzat bizipen zirraragarria, bai ikasle bakoitzak bizitakoa bere familiarekin bai gure ikasle eta ikasle alemaniarren artean sortu den giro jatorra. 

Gure ikasle euskaldun eleanitzak Alemanian barna ingelesaz aritu, trebatu, bizi, lagun berriak egin, herri eta ohitura berriak ezagutu eta, baita ere, euskal dantzak ederki dantzatu eta irakatsi dizkiete alemandarrei.

Zer esanik ez, Alemaniara joandako irakasle arduradunak ere oso pozik etorri garela Munsterren jasotako harreragatik eta ikasleen portaeragatik.

Martxoan ikasle eta irakasle alemaniarrak hementxe ditugu bueltan. Gero eta gutxiago falta da!


Argazkiak / Fotos
Nuestr@s alumn@s euskaldunes trilingües han venido muy contentos de la enriquecedora experiencia que han tenido en el intercambio de Münster (Westfalia-Alemania). Allí han estado conviviendo con familias alemanas del 9 al 16 de diciembre. 

Las profesoras responsables que hemos acompañado a l@s alumn@s también hemos venido muy contentas, tanto por la acogida recibida como por el comportamiento de nuestro alumnado.

En Marzo recibiremos nosotr@s en Bilbao a l@s alumn@s y profesor@s alemanes. ¡Cada vez falta menos!

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

MIREN AGUR MEABE IDAZLEA GURE ARTEAN / La escritora Miren Agur Meabe entre nosotros

Gaur institutuan, Miren Agur izan dugu DBHko 3. mailakoekin. Hiru ikaslek aurkezpena egin  ostean idazle lekeitiarrak  Urtebete itsasargian liburuaren nondik norakoak eman ditu. Saioa laburregi geratu zaigu egon diren galderak erantzuteko. Benetan interesgarria gaurko saioa ere!



BERBAGUNEA AZKUNA ZENTROAN

1.600 lagun inguru batu dira gaur Azkuna Zentroan Bilboko V. Berbagunean euskaraz hitz egiteko xedearekin. Euskadi Gazteako Joseina Etxeberriak aurkeztu du ekitaldia. Aurtengo gaiak honako hauek izan dira: herria ala hiria, pertsona publikoa bizitza pribatua eta Zezenketak.
Aurten ere, Gabriel Aresti  Institutuko 2. Batxilergoko  ikasleak Berbagunean egon dira, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimenean.


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

PATXO TELLERIA INSTITUTUAN / Patxo Telleria en el instituto

Gaur Institututan, Patxo Telleria aktorea, gidoilaria, antzezlaria eta zuzendaria izan dugu 2. batxilergokoekin. Gaurko hitzaldiak bi atal izan ditu, hasieran bi ikaslek Patxoren ibilbide profesionala azaldu dute, eta jarraian ikasleen txanda heldu da. Gelan ikusitako Bypass filmeari eta zineman ikusitako Igelak filmeari buruz galderak  egin dizkiote gure ikasleek. Interesa piztu duen hitzaldia izan dela esan genezake egon diren galderak ikusita. Saio interesgarria bezain aberasgarria!


Argazki gehiago / Más fotos


DURANG@RESTI INSTITUTUAN / Durang@resti en el instituto

Ikastetxean bertan antolatzen dugu liburutegian daukagun altxorra erakusteko. Aurten DBH 3.mailakoak komikiak osatzeko lantxoa egin behar izan dute.


BATX 1: DURANGOKO AZOKA / 1º Bach: Feria de Durango

Euskara Egunaren inguruko ekitaldiak asko eta ugariak izan ditugu ikastetxean.

1. ekitaldia: DURANGOKO AZOKA

Urtero lez batxilerreko 1.mailako ikasleak Durangora joan ziren trenez, paisaia ezin politagoaz gozatuz.

Bertan herriko kale estuetatik zehar eraikin ederrak ikusi ondoren, Landako gunera eta inguruetara abiatu ziren.

Ekitaldi ederra, batez ere adin bereko jende anitza ikusten delako bertan.




V. BERBAGUNEA: EUSKARA EGUNERO SUSTATZEKO BILERA / 5º Berbagunea: El encuentro para la promoción del uso cotidiano del euskara

V BERBAGUNEA
2016ko abenduaren 14an

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin lankidetzan, Berbagunearen bosgarren edizioa egingo dute Azkuna Zentroan, euskara egunero erabiltzea sustatzeko bilera.

Bizkaiko jendarte-, ekonomia-, kirol- eta politika-arloko adin guztietako ehunka euskaldun berrik eta euskaldun zaharrek hartuko dute parte hizketan lasai aritzeko txanda horietan.

  • 09:30-11:00 Lehen txanda
  • 11:00-12:30 Bigarren txanda
  • 12:30-14:00 Hirugarren txanda
  • 16:30-18:00 Laugarren txanda

KULTUREN ATARIA 
0. solairua


5º BERBAGUNEA
14 de diciembre de 2016

El Ayuntamiento de Bilbao y la Diputación Foral de Bizkaia, en colaboración con la red de euskaltegis de Bilbao, celebra en Azkuna Zentroa la quinta edición de Bergagunea, el encuentro para la promoción del uso cotidiano del euskara.

Cientos de personas euskaldunberris y euskaldun zaharras, de la vida social, económica, deportiva y política de Bizkaia y de todas las edades participarán en estas rondas de conversación distendida que tendrán lugar a lo largo de la jornada.

  • 09:30-11:00h Primera Ronda
  • 11:00-12:30h Segunda ronda
  • 12:30-14:00h Tercera ronda
  • 16:30-18:00h Cuarta ronda


ATRIO DE LAS CULTURAS 
Planta 0

2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

HERRI KIROLAK

Aurten, abenduaren 2an, eguzkia goxo-goxo zegoen egunean, gure Euskara Batzordeko ikasle nagusiak, eta ez hainbestekoak, herri jokuak antolatu zituzten gaztetxoentzako.

Gehienak eztitzen egon ziren, ondo pasa zutelako elkarrekin. Aurrera euskaraz mintzatuz!! 
Argazki gehiago / Más fotos