2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

DURANGARESTI 2018an

Aurten ere, Durangaresti ospatu dugu institutuan,  Durangoko azokarekin bat egiten duen ekitaldia da. Gabriel Aresti Institutuan DBHko ikasle guztiak liburutegian izan dira aurtengo nobedadeen berri izateko. Euskara irakasleek fitxatxoa betearazi die baina  aurtengoan arrakastarik handiena ikusentzunezkoak izan du. Bikainak Euskaraldian egindako bideoak!




53. DURANGOKO AZOKA

Urtero lez, 1. Batxilergoko ikasleak Durangoko liburu eta disko azokan izan dira. Nobedade ugari ezagutzeko aukera izan dute, bai nobelagintzan bai musikan. Liburua edota diskoa erosi ostean Ahotsenean eta Plateruenan izan dira zuzeneko abestiak entzuten. Goiz oparoa benetan!


2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

EUSKARALDIA

Euskaraldia Euskararen Egunarekin batera  amaitu da. 11 egun euskaraz egiteko aukera ezin hobea izan dugu gure inguruan. Aurten, Gabriel Aresti Institutuan, Euskal dantzekin eta jolasekin  amaitutzat eman diogu ekitaldiari. Ekitaldi oparoa bezain arrakastatsua aurtengo Euskaraldia! Bai horixe!