2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

AMODIOZKO GUTUNEN SARI BANAKETA

Apirilaren 17an, Aste Santuko oporrei hasiera emateko, Amodiozko gutunen lehiaketa antolatu genuen. 
Alde batetik, ikasle ugariren abestiak, eskutitzak eta olerkiak irakurri ziren. Eta bestetik, klase bakoitzeko irabazleari saria banatu zitzaion. 
Ikasleek zein irakasleek gustura entzun genituen esateko zituzten hitz goxoak eta asko gozatu genuen giroaz. 

Zorionak irabazleei eta parte hartu zenuten guztioi!!








JOLASAK

Pasa den apirilaren 16an, martitzenean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek DBH 1. eta 2. mailakoentzat jokoak antolatu zituzten. Bai batzuek bai besteek primeran pasatu zuten prestatutako jolasekin! Sokatiran, lokotz bilketan, zaku lasterketan eta aulkien jokoan aritu ziren batera eta bestera! 

Datorren urtean gehiago! 





2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

MINTZODROMOA

Pasa den astean, Santutxun, kalean bertan, gure ikasleek AEK-k antolatutako mintzodromoan parte hartu zuten. Kale gorrian, beraien artean euskaraz egiten ahalegindu ziren. Pausuz pausu bagoaz aurrera Gabriel Arestin!




LA BASU




Euskararen astea amaitzen dagoen arren, gure ikasleak hainbat ekintza burutzeko aukera izaten ari dira oraindik ere. Atzo, DBH 3.mailako ikasleek LA BASU rap abeslariaz gozatzeko tartea izan zuten. Urduritasun eta barre artean, hitzaldia entzun eta berarekin abestu zuten. Liluratuta utzi gintuen!



KORRIKA 2019 GURE ARTEAN

Bi urterik behin gertatzen den bezala, aurten ere, Gabriel Aresti BHIko ikasleek parte hartu dute KORRIKAn. Hasieran eguraldia ez badugu lagun izan,  KORRIKA pasa den unean atertu du eta busti barik egin dugu euskararen aldeko ekitaldia. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta batez ere lekukoa eraman dutenei: Nereari eta Mariori.







Münsterreko elkartrukeko ikasleak gurekin / Alumnado del intercambio de Münster con nosotr@s

Azken aste honetan, Bilbo-Münster elkartrukean parte hartzen duten ikasleak izan ditugu gure artean.

Argazki gehiago / Más fotos
Esta última semana, hemos tenido en nuestro centro a los alumnos y alumnas que participan en el intercambio Bilbao-Münster.

BATX 1: UDAL LABORATEGIAN / 1º Bach: En el laboratorio municipal


Argazki gehiago / Más fotos

2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

DBH 4: Ikasbidaia / 4º ESO: Viaje de estudios

 Aste honetan gure DBH 4. mailako ikasleak ikasbidaian daude Catalunyan: Bartzelona, Tarragona, Ebroren Delta...


Esta semana nuestro alumnado de 4º ESO están de viaje de estudios en Cataluña: Barcelona, Tarragona, Delta del Ebro...

2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

GURE IKASLEAK BERTSO SAIOAN

Gaur, Batxilergoko 1. mailako ikasleek bertso saio interesgarria ikusteko aukera izan dute. Onintza Enbeita alde batetik eta Xabat eta Unai bertsolari gazteak bestetik aritu dira ordu bete luzez bertsotan. Ikasleen inplikazioa ezinbestekoa izan da betso ekitaldian. Bikaina emanaldia! Mundiala!




POEMAK ILUSTRATZEN

Astean zehar Gabriel Arestiko ikasleak poemak ilustratzen aritu dira Liburutegian.  Apirilaren 2an   Haur eta Gazteen Literatura eguna ospatu dugu. Aurten euskaraz aukeratu ditugun poetak Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao izan dira. Bikainak Liburutegiak bultzatutako saioak!



2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

GURE IKASLEAREN LORPENA / El logro de nuestro alumno

DBH 2.mailako, gure ikaskidea den, Fran Sevilla Saavedrak, pasa den asteburuan, Elchen (Alacanten) jokatutako Espainiako Gazteen BOCCIA Txapelketan parte hartu zuen.
Ondo pasatzeaz gainera, 3. postua, brontzezko domina lortu zuen Bc5 kategorian.
Aste honetan, bertan bizitako esperientzia ikaskideekin konpartitu du eta kirol honi buruz ikasteko aukera izan dute.

 ZORIONAK  FRAN!!
 AUPA  TXAPELDUN!!!!




Fran Sevilla Saavedra, alumno de 2º de la ESO, participó el pasado fin de semana, en el Campeonato de España de BOCCIA de jóvenes, que se celebró en Elche (Alicante).
A parte de pasárselo en grande, consiguió el 3º puesto, medalla de bronce, de la categoría Bc5.
Esta semana Fran , ha compartido su experiencia con los demás compañer@s  de clase, y de esa forma han tenido la posibilidad de conocer mejor este deporte.

 ENHORABUENA  FRAN!!
AUPA  TXAPELDUN!!!

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea