2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

GABRIEL ARESTIKO IKASLEAK BERBAGUNEAN

Urtero lez, Batxilergoko 2. mailako 30 ikasle inguru Azkuna Zentroan izan dira bertan egiten den VII. Berbagune ekimenean. Euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izan dute zenbait gai interesgarriri buruz.
Aurten Euskaraldia dela eta inoiz baino ikasle gehiago ikusi ditugu. Zorionak partehartzaile guztiei!

2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

AZAROAK 25 OSPAKIZUNA / Celebración del 25 de noviembre

Azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Talde guztientzat Hezkidetza Batzordeak saio berezi bat antolatu dute. Mandraka talde femenistako neskek antzezpen bat egin dute emakumeen omenez.
Guztien inplikazioa oso handia izan da eta ekintza guztiek gogoetarako arrazoiak eman dizkigute.




El día 25 de noviembre celebramos el día internacional contra la violencia hacia las mujeres. La Comisión del Proyecto de Coeducación ha organizado una sesión especial para todos los cursos del instituto en la que han tenido lugar diferentes actos. A su vez, las alumnas pertenecientes al grupo feminista Mandraka del instituto han realizado una escenificación sobre el tema. 
La implicación de todo el alumnado ha sido muy grande y estas actividades nos han dado a tod@s argumentos para reflexionar...

BATX 1. MAILAKO IKASLEAK ALEMANIAN ELKARTRUKEAN

Azaroaren 23tik 30era Gabriel Arestiko 1. batxilergoko ikasle batzuk Münsterrera  (Alemanian) joan dira elkartruke baten parte hartzen. Familia alemaniarrekin bizi izaten ari dira. 

Gure ikasleak Alemanian ingelesaz aritu, trebatu, bizi, lagun berriak egin, herri eta ohitura berriak ezagutzen ari dira.

Martxoan ikasle eta irakasle alemaniarrak hementxe ditugu bueltan. 
Argazki gehiago / Más fotos
Un grupo de alumn@s de 1º de bachillerato del instituto Gabriel Aresti ha ido a Münster (Alemania) del 23 al 30 de noviembre a participar de un intercambio. Se han alojado con familias de allí, están acudiendo a las clases del instituto alemán y realizando múltiples visitas culturales.

En marzo recibiremos la visita de l@s alumn@s y profesor@s alemanes.  

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Azaroaren 22tik 29ra Gabriel Arestiko 1. batxilergoko ikasle batzuk Novara-ra(Italian) joan dira elkartruke baten parte hartzen. Familia italiarrekin bizi izaten ari dira. 

Gure ikasleak Alemanian ingelesaz aritu, trebatu, bizi, lagun berriak egin, herri eta ohitura berriak ezagutzen ari dira.

Martxoan ikasle eta irakasle alemaniarrak hementxe ditugu bueltan. 


Un grupo de alumn@s de 1º de bachillerato del instituto Gabriel Aresti ha ido a Novara(Italia) del 22 al 29 de noviembre a participar de un intercambio. Se han alojado con familias de allí, están acudiendo a las clases del liceo italiano y realizando múltiples visitas culturales.

En marzo recibiremos la visita de l@s alumn@s y profesor@s italian@s.  

2018(e)ko azaroaren 15(a), osteguna

"EL ÉXODO ROHINGYA" ERAKUSKETARA / Exposición "El éxodo Rohingya"

Azaroaren 9an DBH 4 mailako ikasleak Deustuko Unibertsitatera joan ginen. Bertan, Mugarik Gabeko Medikuak, gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, 'El exodo Rohingya' erakusketa ikusi genuen. Herri honen egoera, errefuxiatuen errealitatea eta bolondresen lana ezagutu genituen.



El día 9 de noviembre, l@s alumn@s de 4 de la ESO fuimos a la Universidad de Deusto. Visitamos la exposición 'El éxodo Rohingya' de la mano de la ONG Médicos sin Fronteras. Conocimos la situación de este pueblo, la realidad de l@s refuagiad@s y el trabajo que realizan los voluntarios.

2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVIII. Astea, Zientzia Astea, azaroaren 7tik 9ra bitartean egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan, 1go Batxilergoko ikasleen moduko jarduera ludiko eta pedagogikoez betetako egitarau batekin. Jarduera horien guztien helburua da euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea eta zientzia entzutera, dastatzera, aztertzera, usaintzera, ukitzera eta sentitzera gonbidatzea. Gure 1go batxilergoko-ko Industria teknologiako ikasleak azaroaren 7an parte hartu zuten hainbat ekitaldietan, eta gustora pasatu zuten arratsaldea.


2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

ARKEOLOGI MUSEORA / Visita al museo arqueológico

Batxilergoko Latineko ikasle eta irakasleak Arkeologi Museora joan ginen. Museora sartu baino lehen ikasi genuen Unamuno plazan lehenengo Bizkaiko Institutua egon zela. Museoren barruan Aurre-historia eta Antzinako historia geletan begiratu genituen Bizkaiko aztarna batzuk. Bukatzeko, ikusi genuen aldi baterako erakusketa: Mulieres: emakumeak Augusta Emeritan (Aintzinako Meridako emakumeak). Otsailera arte ikus dezakezue, oso interesgarria baita.