2020(e)ko urriaren 16(a), ostirala

LA BASU GURE IKASLEEKIN

Covid-19a dela eta, La Basu zazpi hilabete eta erdi hitzaldirik eta kantaldirik egin gabe egon ostean, gaurkoan Gabriel Aresti Institutuan egon da. Aurtengo ekitaldia Areto nagusian egin dugu distantzia mantentzeko baina urruntasunak ez du eraginik izan artistaren arrakastan. Berehala erakarri ditu entzuleak La Basuk, eta oholtzara igo denetik nabaritu zaio gogoa eta hurbiltasuna. Bikaina, beraz, gaurko ekitaldia!