2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

ZORIONAK!! / ¡Feliz Navidad!

 




GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA / Concurso de postales de Navidad

Gabonetako postal lehiaketaren sariak eman ditugu. Hauek izan dira irabazleak kategoria bakoitzean.




Hemos repartido los premios del Concurso de postales Navideñas. Estos/as han sido los/as ganadores/as de cada categoría



2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

MANDRAKA IROLA IRRATIAN / Mandraka en radio Irola

Joan den abenduaren 19an, larunbata, gure Institutuko Mandraka talde feminista Irola Irratira hurbildu zen, Ate Irekien Jardunaldiak ospatzen ari baitzen. Taldea ezagutzera emateko eta taldearen helburuaz, jarduerez eta funtzionamenduaz hitz egiteko aprobetxatu zuten zuzeneko elkarrizketa batean. Hemen entzun dezakezu:





El pasado sábado 19 de diciembre el grupo feminista Mandraka de nuestro Instituto se acercó a Irola Irratia que celebraba sus Jornadas de Puertas Abiertas. Aprovecharon para dar a conocer el grupo y hablar de sus objetivos, actividades y funcionamiento en una entrevista en directo. Puedes escucharlo aquí:

https://irolairratia.org/2020/12/20/mandraka-talde-feminista-irola-irratian/ 

2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EITB MARATOIA

 

Aurten EITB Maratoian parte hartu dute DBHko 4. mailako ikasleek. Irrati gelan egin dute  grabazioa,  eta azkar-azkar atera da “ez negar egin gu elkarrekin” abestia. EITB Maratoian lortutako dirua Covid 19aren ikerketarako erabiliko da. Inoiz baino beharrezkoagoa izango da gure laguntza!






JOKIN GOROZIKA EHUko IRAKASLEA

 

EHUko irakaslea eta Ingeniaritza Eskolako  zuzendariordea  den Jokin Gorozika egon da Gabriel Aresti BHIn.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu gaukoan, eta ikasleen interesa galderetan ikusi dugu, galdera asko egon baitira bai galderen txandan, bai hitzaldi osteko bakarkako elkarrizketan.

Ikasleen zalantzak argitu ditu EHUko irakasleak, eta aukera ezin hobea izan dute  Batxilergoko 2. mailako ikasleek. Horrelako hitzaldi gehiago izan beharko genituzke!




2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

DURANGARESTI 2020

Aurten ez dugu Durangaresti ospatu Institutuko liburutegian ezta Durangoko Azokara joateko aukera izan ere. Baina Batxilergoko ikasle boluntario batzuek erabaki dute gelaz gela azalpena ematea. Durangoko Azokako nobedadeen eta On-line dendaren berri eman ostean, lkasleen zalantzak argitu dituzte. Interesgarria ikasle hauen azalpena!




EUSKARAREN EGUNA

Covid 19aren protokoloak aginduta, ezin izan dugu ospatu ohikoa izan den moduan. Aurten burbuilak mantendu ditugu, ezin izan baitira nahastu ikasleak eta horrek asko baldintzatu du. 

Baina talde guztiek izan dute ekitaldiren bat, xumeagoa izan bada ere, antolaketak merezi izan du, ikasleek eskertu baitute ahalegina.

DBHko 3. eta 4. mailakoek Aiora Mujika YOUTUBERRA izan dute 2 hitzalditan. Interesgarria Youtuberraren hitzaldia!

DBHko 1. eta 2. mailakoek jolasak izan dituzte lau taldetan banatuta. Talde bakoitzak eginbehar bat izan du: talde batek euskal karaokea egin du, beste batek atsotitzak marraztu eta margoztu ditu, hirugarren talde batek mimoen bidez asmatu behar izan du eta laugarrenak hitz jokoen lehiaketa egin dute. Ekitaldi aberasgarria benetan!