2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

JOKIN GOROZIKA EHUko IRAKASLEA

 

EHUko irakaslea eta Ingeniaritza Eskolako  zuzendariordea  den Jokin Gorozika egon da Gabriel Aresti BHIn.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu gaukoan, eta ikasleen interesa galderetan ikusi dugu, galdera asko egon baitira bai galderen txandan, bai hitzaldi osteko bakarkako elkarrizketan.

Ikasleen zalantzak argitu ditu EHUko irakasleak, eta aukera ezin hobea izan dute  Batxilergoko 2. mailako ikasleek. Horrelako hitzaldi gehiago izan beharko genituzke!