2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

DBH 2: UDALETXERA / 2º ESO: Visita al Ayuntamiento

Abenduare 1ean eta 4an DBHko 2. mailako ikasleak udaletxera joan ziren hiriko etxea barrutik ezagutzera. 



El 1 y 4 de diciembre el alumnado de 2º ESO ha realizado una salida para conocer el Ayuntamiento de Bilbao por dentro.

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

Berbagunea

Gaur goizean, Batx 2.mailako ikasleak Azkuna Zentrora joan dira, VI. Berbagune ekitaldira. Ea  gazteen artean Euskaraz berbetan ausartzen diren.

Guztiak poz pozik, bat agurtu bestea ere, euren lagunak bertan ikusteko aukera izan dutelako.

Hala ere zelan kostatzen zaien  batzuei gure hizkuntza maitatuan mintzatzea. Pausoz pauso lortuko dugu! 



2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

52. DURANGOKO AZOKAN / En la 52 Feria de Durango

Urtero lez,  1. Batxilergoko ikasleak Durangoko Azokan izan dira. Goizean zehar Azokan liburuak eta diskoak erosi ostean  Ahotsenean egon dira zuzeneko abeslariak entzuten. Goiz interesgarria Durangokoa! 


Al igual que en años anteriores, l@s alumn@s de 1º de Bachiller  han estado en la Feria del Libro de Durango. Después de comprar  libros y discos han ido al espacio llamado Ahotsenea  a escuchar música en directo. ¡Muy interesante lo vivido en Durango!

DURANGARESTI

Aurten ere,  Durangaresti  ospatu dugu Institutuan. Euskara orduan talde  guztiak izan dira liburutegian urteko nobedadeak ikusten. Azken eleberrien berri  izan  ondoren irakasleak eskatutako fitxa bete behar izan dute ikasleek.


Un año más que celebramos Durangaresti en el Instituto. En la hora de Euskara han pasado todos los cursos por la biblioteca. Han tenido información de las últimas novedades y l@s alumn@s han rellenado la ficha del libro correspondiente.

2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu igande honetan Euskal Herri osoan. Euskararen erabilera sustatzeko eta eragile ezberdinen arteko lankidetza bultzatzeko ekitaldi asko izango ditugu.

Euskara etengabe balioetsi eta babestu behar da, euskal herritar guztiok salbuespenik gabe partekatzen dugun balio handiko ondarea delako, gure kultura-bereizgarri nagusia delako.