2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu igande honetan Euskal Herri osoan. Euskararen erabilera sustatzeko eta eragile ezberdinen arteko lankidetza bultzatzeko ekitaldi asko izango ditugu.

Euskara etengabe balioetsi eta babestu behar da, euskal herritar guztiok salbuespenik gabe partekatzen dugun balio handiko ondarea delako, gure kultura-bereizgarri nagusia delako.