2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

BADATOR KORRIKA!!!!!

Datorren igandean, martxoaren 29an, Birjinetxeko errotondan ( bus geltoki ondoan) 11:00etan batuko gara Gabriel Aresti Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak KORRIKAn parte hartzeko.
Anima zaitezte!!!


MAITASUN GUTUNEN LEHIAKETA

Martxoaren 23an, Areto Nagusian Maitasun Gutunen lehiaketaren sari banaketak ospatu genituen.
Bertan, abeslari, aurkezle eta txalapartariekin batera ekitaldi hunkigarriak izan genituen, bata DBH-ko lehen ziklokoekin eta bestea DBH-ko bigarren ziklo eta BAtxilergoko lehen mailakoekin.



 Hona hemen ikasleek egindako maitasun gutunak:






KULTUR ASTEAN "HAIKUAK" EGITEN

Hona hemen 1. Batxilergoko ikasleek egindako Haikuak:





MIKROIPUINAK LANTZEN

Kultura astea dela eta, 2 .DBH-koek astelehenean Mikroipuinak liburutegian idatzi, eta gaur ostegunean, liburutegian ere, irakurtze jarraiari ekin diote.
Sormen handikoak, dibertigarriak, tristeak, harrigarriak....denetarik egon dira. 
Etorkizuneko artistak gure artean.


JENNI PEREX, KALE DOR KAYIKOREN IZENEAN INSTITUTUAN

Nazioarteko Emakumeen eguna eta Kultura astea dela eta, Kale dor Kayikoren izenean Jenni Perex etorri zaigu Gabriel Aresti Institutura. Martxoaen 12an eta 26an. 1 DBH-ko ikasleei ijitoen kulturari buruz hitzalditxoa ematera.
Dakizuenez, Jenni Perex, institutuko ikasle ohia, ijitoa, euskalduna, Euskal Herrikoa eta aldi berean ikasle eta langilea da.



IKASTURTE AMAIERAKO EGUTEGIA BATXILERGORAKO / Calendario de final de curso para Bachillerato

Hemen duzue ikasturte amaierako egutegia Batxilergorako.



Aquí tenéis el calendario de final de curso para Bachillerato.

2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

ANTZERKI KLASIKOA IKUSTERA / Disfrutando del teatro clásico

Martxoaren 23an eta 24an gure ikasleak, Batxilergoko Latina eta Grekoa ematen dutenak, Campos Antzokira joan dira Antzerki Klasikoa ikustera.
Aurten Aristofanesen "Tesmoforiak"eta Plautoren "Epidikoa". Benetan disfrutatu dute!




El 23 y 24 de marzo l@s alumn@s de Griego y de Latín, han acudido a las jornadas de Teatro Clásico en el Campos Elíseos. Este año hemos visto "Tesmoforias" de Aristófanes y "Epídico" de Plauto. Ha merecido la pena!.

2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

BATX 2: GEOGRAFIAKO IKASLEAK BILBON ZEHAR / 2º Batx: Alumnado de Geografía viendo los cambios en Bilbao

Martxoaren 13an 2. batxilergoko geografiako ikasle talde batek txangoa egin zuen Bilbon zehar. Txangoan Bilboko hirigintza, hiri morfologia, historia... landu zuten Begoñako Basilikatik hasi ziren, Alde Zaharra zeharkatu, Abandoibarratik Euskadi plazara eta Gran Viatik zehar ibili ziren, hiriaren sorreratik gaur egungo aldaketak nola gertatu diren ikusiz.

.
El 13 de marzo vari@s alumn@s de Geografía realizaron una salida por Bilbao para observar el urbanismo, la morfología urbana, historia... Partiendo de la Basílica de Begoña, atravesaron el Casco Viejo, llegando a la Plaza de Euskadi y finalizando en la Gran Via, pudiendo observar los cambios producidos desde el nacimiento de la ciudad.

2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

BIZKAIKO PARKE NATURALETAN EKINTZAK / Actividades en parques naturales de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak parke naturaletan martxoa eta apirilerako antolatu dituen ekintzetan parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu informazio gehiago.



Si quieres participar en las actividades organizadas por la Diputación Foral de Bizkaia aquí tienes más información.