2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

DBH 4. MAILAKO IKASBIDAIA 2017

Aurten ere, 4. mailako ikasleak Tarragona aldera joan gara apirilaren 4tik 7ra. Lehenengo egunean Tarragona bisitatu genuen, hau da, erromatarren Tarraco. Han anfiteatroa eta harresia ikusi genuen. Gauean gaupasa egin genuen eta zarata asko sortzeagatik irakasleek bronka bota ziguten.
Bigarrenean, denok oso nekatuta geundela Paintball egin behar izan genuen baina oso ondo egon zen. Bertoko animali batzuk ikusi genituen eta jan ostean itsasontziz Delta del Ebrotik ibilaldi bat egin genuen itsasoraino.
Hurrengo egunean Barcelona! Gida batek hiriko txoko batzuk erakutsi zizkigun: Montjuic, Olinpiar Estadioa, Ramblak... arratsaldean gure airera egon ginen, bakoitzak bere lagunekin hiria ezagutzen.
Eta azkenik, Port Aventura. Shambala, Furious Baco, Dragon Khan... denetan montatu ginen. Oso ondo pasatu genuen, baina buelta oso luzea egin zitzaigun.

Niretzat ikasbidaia institutuan egin dugun gauzarik politena izan da denok inoiz baino hurbilago egon garelako. Gure artean giro oso ona egon da eta inoiz hitz egin duzun jendearen laguna egiteko aukera izan da.
Aukera izango bagenu seguru nago denok berriro bueltatuko ginatekela!

Nerea Arrieta (DBH 4. mailako ikaslea)