2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK / Exámenes de selectividad de acceso a la Universidad

Aste honetako asteazken, ostegun eta ostiralean Unibertsitatera sartzeko hautaprobak izango dira. 

GARRANTZITSUA

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.
Ikasleak deituta daude asteazkenean 8:45ean kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara fase orokorrera aurkezten direnak baino ez dira etorriko.
Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.
Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …

SARRERA-PROBETAKO EPAIMAHAIAK

Gabriel Aresti BHI-ko ikasleei EPAIMAHAIA 08 dagokie. Horrek esan nahi du Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean egin behar dutela azterketa.
HelbideaSarriena au., z/g - Leioa