2021(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

ASIER ALTUNA ZINEGILEA ETA EKOIZLEA GURE ARTEAN

Asier ospe handiko zine-zuzendaria eta gidoigilea da. Urteak daramatza eskolaz eskola hitzaldiak ematen eta gazteak animatzen. Hasieran audio-teknikari modura eta ia 30 urte zituenean zine-zuzendari hasi zen. Eta orain zuzendari eta gidoigile izateaz gain ekoizlea ere bada. Beraz, esan daiteke zine ekoizpenaren esparru guztiak ezagutzen dituela, eta ondo gainera. Altunari nabaritzen zaio gustuko duela bere lanbidea eta disfrutatu egiten duela gauzak kontatzen. Bikaina hitzaldia! Eta bikainak aukeztutako filme laburrak!