2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Ohikoa den moduan, urtero-urtero, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzen dugu Gabriel Aresti Institutuan. Oraingo honetan Euskal dantzak eta Euskal jokoak ekarri ditugu gurera.
Institutu osoko ikasleek Goputz Heziketan ikasi dituzte hiru euskal dantzak: Pitx (Alunelul), Zazpi jauzi eta Txapelua.
Biribilean jarrita aritu dira dantzan bikain!

Gero, 2. Batxilergokoak antolatuta, Lehen zikloko gaztetxoekin aritu dira Euskal jokoekin. Gaurkoan euskara hutsean aritzea izan da baldintza bakarra. Hala ere, lehiak ikusi izan dira nonnahi!

Mundiala ikasleen jarrera! Polita ikuskizuna!