2016(e)ko martxoaren 6(a), igandea

IRAKURKETA PROIEKTUA / Proyecto de lectura

DBHko 3. mailan, asteazkeneetan arratsaldeko saioetan irakurketa proiektua garatzen ari gara.
Ikasleen zaletasuna eta interesa irakurtzeko bultzatzeko asmoarekin, asteazkenero irakurketaren bat proposatzen diegu, euskaraz, gazteleraz edota ingelesaz, txandakatuz, hiru taldeetako bakoitzean hizkuntza batean.

Pasa den asteazkenean, martxoaren 2an, euskarako saioan gure institutuko ama baten laguntza izan genuen. Mertxe Luzuriaga, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta bere ikaslea, jadanik litzentziatua, Ane, etorri ziren 3.Ako ikasleei  irakurketa bat proposatzeko.



Urtarrilaren hasieratik, irakurri baino lehen, aste bakoitzean talde baten ikasleek ariketa batzuk egiten dituzte Idoiarekin. “Hats bizigarria” metodoaren monitorea eta institutuko ingeles  irakaslea da Idoia. Ariketen helburua hauxe da: Gorputza sumatuz, arnasketa inkontzientea kontziente bihurtuz, atsedena eta arintasuna eman, bizkarrezurra tentetu, postura edo jarrera zuzendu, poza eta indarra piztu…