2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

"LABORE" SUPERMERKATU KOOPERATIBORA BISITA

Ekonomia arloan enpresa mota guztiak ikasten dira, baina enpresa guztiak ez dira berdinak. Bakoitzaren helburuaren arabera enpresak kokatzen ditugu eta batzuetan ez gara konturatzen enpresaren helburuak ez datozela gizarteko ongizatearekin edo naturarekiko  errespetuarekin.

Horregatik Ekonomia mintegitik enpresa hau bisitatzea erabaki dugu, nahiz eta enpresa kopuru txikia izan gure ingurunean gauza hauetaz kezkatzen diren enpresak existitzen direla irakasteko gure ikasleei.

Primeran egon gara…

Labore

Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore.  Bazkideok sortua eta  irabazi asmorik gabekoa da proiektua. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dute lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker hazten joaten dena.

Kooperatiba honen produktuak hiru elementuetan oinarrituak:

Bertakoa
Bertoko produktu osasungarrien aldekoak dira. Naturakiko errespetuz jokatu eta konfiantzazko harremanak ahalbidetzen dituzte.
Tokiko ekonomia eta Nekazari zein abeltzainen etorkizunaz kezkaturik.

Ekologikoa
Osasungarriak diren kalitatezko jakiak maitatzeko. Gure eta gure ingurukoen osasuna elikaduraren bitartez zaindu nahi dutelako.
Ingurumena errespetatuz hezi eta hazitako produktuz hornitzen dute denda.

Justua
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta beraz, irabazi ekonomikoa ez da euren lehentasuna:
Ekoizleekin,  justuak izango diren prezioak adosten dira.
Kalitatezko produktuak arrazoizko prezioetan eskura daitezke