2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

GURASO ELKARTEKO LOGO LEHIAKETA / Concurso de logo de la AMPA

Gabriel Aresti institutuko Guraso Elkarteak antolatutako logo lehiaketak irabazleak ditu:

  • 1. saria: Esther Cano
  • 2. saria: Izaskun Ramírez


El concurso de logo de la Asociación de Madres y Padres del instituto Gabriel Aresti ya tiene ganadoras:

  • 1er premio: Esther Cano
  • 2º Premio: Izaskun Ramírez



Hemen ikusi ahal ditugu aurkeztu diren lanak:
Aquí se pueden ver los diferentes trabajos presentados:







2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

"LABORE" SUPERMERKATU KOOPERATIBORA BISITA

Ekonomia arloan enpresa mota guztiak ikasten dira, baina enpresa guztiak ez dira berdinak. Bakoitzaren helburuaren arabera enpresak kokatzen ditugu eta batzuetan ez gara konturatzen enpresaren helburuak ez datozela gizarteko ongizatearekin edo naturarekiko  errespetuarekin.

Horregatik Ekonomia mintegitik enpresa hau bisitatzea erabaki dugu, nahiz eta enpresa kopuru txikia izan gure ingurunean gauza hauetaz kezkatzen diren enpresak existitzen direla irakasteko gure ikasleei.

Primeran egon gara…

Labore

Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore.  Bazkideok sortua eta  irabazi asmorik gabekoa da proiektua. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dute lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker hazten joaten dena.

Kooperatiba honen produktuak hiru elementuetan oinarrituak:

Bertakoa
Bertoko produktu osasungarrien aldekoak dira. Naturakiko errespetuz jokatu eta konfiantzazko harremanak ahalbidetzen dituzte.
Tokiko ekonomia eta Nekazari zein abeltzainen etorkizunaz kezkaturik.

Ekologikoa
Osasungarriak diren kalitatezko jakiak maitatzeko. Gure eta gure ingurukoen osasuna elikaduraren bitartez zaindu nahi dutelako.
Ingurumena errespetatuz hezi eta hazitako produktuz hornitzen dute denda.

Justua
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta beraz, irabazi ekonomikoa ez da euren lehentasuna:
Ekoizleekin,  justuak izango diren prezioak adosten dira.
Kalitatezko produktuak arrazoizko prezioetan eskura daitezke


2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

INSTITUTUKO SORRERA ETA "MANDRAKA" TALDEA / Creación del instituto y andadura del grupo "Mandraka"

Bilboko Gabriel Aresti Institutuan berdintasuna bultzatzeko MANDRAKA taldea sortu zuten 80. hamarkadan. Eta gaur egun indartsu darrai feminismoa ezagutzera ematen.




En la década de los 80 en el instituto Gabriel Aresti se creó el grupo feminista MANDRAKA, para luchar por la igualdad. Hoy en día sigue con energía, dando a conocer lo que supone el feminismo.

SANTA AGEDA KOPLAK

Urtero lez, Santa Ageda bezperan ohikoak diren koplak abestu ditugu Institutuan. Aurten eguraldia ez dugunez lagun izan ikastetxe barruan egin behar izan dugu. Gora gure ohiturak!

Como es habitual en el Instituto la víspera de Santa Agueda hemos cantado los versos tradicionales. Este año no ha acompañado el tiempo pero hemos cantado en el interior.