2020(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Udalaren Elikadura, Ura eta Ingurumenaren Analisien Laborategira

Joan den ostegunean, urtarrilak 23, Batxilergoko 1Ako  Biologia-Geologia ikasleak udalaren elikadura, ura eta ingurumenaren analisien laborategira joan ziren, Biologia-Geologia mintegiak antolatutako irteera batean.

Bertan egindako tailerren bidez, elikagai-ikuskaritzaren eta laborategietan analizatzeko laginak biltzearen garrantzia azpimarrazten da, hartzen ditugun jaki eta edarien osasungarritasuna egiaztatzeko. Elikagai-iruzurrak antzemateko ADN bidezko teknikek duten garrantzia, elikagaietan agertzen diren ingurumeneko gai kutsakorrak, elikagai-krisia, etab. ere lantzen dira.